Gurasoek hautatutako hizkuntza ereduen berri jaso nahi du Jaurlaritzak
Erredakzioa.
DonostiaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe guztiei eskatu die gurasoek hautatzen duten hizkuntza ereduaren berri emateko. Otsailaren 1ean zabalduko da aurrematrikulazioa egiteko epea, eta Jaurlaritzak eskaera «erreala» zein den ezagutu nahi du: «Gurasoen aukeraketa ezagutu nahi dugu zehatz-mehatz, eta egongo diren eskaera guztiei erantzun egokia eman nahi diegu». Bestetik, aurrematrikulazioa egiterakoan gurasoek aukeratutako zentroen berri ere eman beharko dute, lehentasunen arabera. Horretarako, aplikazio informatiko bat prestatu dute, eta horrek zentroen nahiz Jaurlaritzaren lana «erraztuko» duela uste du Hezkuntza Sailak. «Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda osatuko dugu, eta baita itxaron zerrenda ere, halakorik egongo balitz».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
