Bizkaiko 45 udalerrik haurrak D ereduan matrikulatzeko kanpaina hasi dute
Erredakzioa.
BilboHaur Hezkuntzako umeak euskarazko D ereduan matrikula ditzaten sustatzeko informazio kanpaina egingo dute Bizkaiko 45 udalerrik. D bitamina. Aberastu bere heziketa! leloko 7.600 liburuxka banatuko dituzte urtarrilaren erdialdetik aurrera. Bi eta hiru urteko seme-alabak lehenbiziko aldiz matrikulatu behar dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa helaraztea da helburua.
Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgune Alkarbideren lankidetzaz egin dute programa. Uribe Kostako, Txorierriko eta Enkarterrietako mankomunitateetako herriek hartuko dute parte, baita beste 23 udalerrik ere, besteak beste, Arrigorriagak, Balmasedak, Berrizek, Bilbok, Erandiok, Leioak, Mungiak, Sestaok eta Zierbenak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
