Matxin itzultzailearen bertsio hobetua garatu du Eleka enpresak
Elhuyarrekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean hobetu dute gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa
Erredakzioa.
DonostiaMatxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu du proiektua. Eta atzo eman zuten bertsio hobetuaren berri Inaki Irazabalbeitia Eleka-ko kudeatzaileak, Josu Waliño Elhuyar Fundazioko proiektu kudeatzaileak eta Iñaki Alegria EHUko IXA taldeko kideak, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Galizia eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen orain bost urte hasi zen Eleka. Hain zuzen, Opentrad plataformaren parte da atzo aurkeztu zuten Matxin itzultzaile automatikoaren «bertsioaren eboluzioa», sustatzaileen hitzetan.
Bertsio berrituaren bi ezaugarri nabarmendu zituzten. Alde batetik, gaztelaniatik euskararako itzultzailea hobetu dutela. Eta bestetik, euskaratik gaztelaniarako Matxin itzultzailearen prototipoa sortu dutela. Itzulpenerako bi metodo baliatu direla azaldu zuten: erregeletan oinarritutakoa eta estatistikoa. Bi teknikak garatu eta Matxinen integratu dituzte gaztelania-euskara itzultzailearen kasuan. Euskara-gaztelania itzultzailearenean, berriz, teknika estatistikoak bakarrik erabili dira.
Matxin gaztelania-euskara sistemaren «balio erantsi garrantzitsuena» Opentrad kode irekiko sistemaren barruan egotea dela nabarmendu zuten. Hala, behin motorra garatu ondoren, komunitatearen esku geratzen da. Bi itzultzaileak www.opentrad.com webgunean erabil daitezke, doan.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
