Berria.info

Osteguna, 2010ko martxoak 18 -

Harian

Mohamed el Baradei.

Nahi eta ezinean

Mohamed el Baradeik agur esan dio IAEAko karguari; arma nuklearrak ez ugaltzeko egindako lana askotan ez da izan herrialde boteretsuen gustukoa

Euskal Herria

«Erein dugunaren uzta jasotzeko garaia da», dio ezker abertzaleak

«Ziklo berriari» gogotsu eusteko eskatu die Itziar Aizpuruak militanteei, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenaldian Prozesu demokratikoaren alde egiteko esan dio Sinn Feinek Espainiako Gobernuari

Krabelinak ertzain artean

Urtero lasaitasun osoz egin izan den lore eskaintzara joan, ekitaldia grabatu, eta 'Josu Muguruza PSOEk eraila' zioen pankarta kendu zuten, zakar, ertzainek.

Inkomunikazioa bertan behera utz dezala galdegin dio NBEk Espainiari

NBEko Torturaren Aurkako Batzordea kezkatuta dago inkomunikazio aldian ez direlako atxilotuen eskubideak bermatzen Tortura salaketen jarraipena egitea eta ikerketak bururaino eramateko eskatu dio

Inkomunikazioaren aurka 3.000 sinadura aurkeztu dituzte Nafarroan

Horiekin batera, NBEren eta AIren txostenak igorriko dizkiote Espainiako Gobernuari atxilotuen senideek

PAPEREZKO BLOGA - Imanol Murua Uria

Mitchell gurean

Gerra zikina «doakoa» dela salatu dute Anzaren senideek

Zazpi hilabete darama desagertuta preso ohiak, eta haren anaiak uste du Espainiako Gobernuak informazioa duela

Lau haizeetara zabaltzen

'Egunkaria auziari' buruzko informazioa gero eta herritar gehiagok jasotzen dute, eta heldu den astean Argentinaraino iritsiko da. Atzo, Baionan eta Usurbilen izan ziren hitzaldiak.

Hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Yllanesi

Zinpeko epaimahaiak ebatzi bezala, Yllanes Laffage hiltzeko bere nagusitasun fisikoaz baliatu zela dio epaiak

Seychelle uharteak atzean utzita, gaur etxera iritsiko dira 'Alakrana'-ko marinelak

Gaur 08:00etarako arrantzaleak Madrilera iristea espero da, eta ondoren hartuko dute Euskal Herrirako bidea

Fernandez de la Vega: «Espainiak ez du bahisaririk ordaindu»

«Zerbait gaizki edo oso gaizki egiten duenak» erantzukizuna bere gain hartu behar duela dio Saenz de Santamariak

47 egunez «desagertu» izana egotzi dio EAJk Jaurlaritzari

Antzeko egoeretan jarduteko protokoloa lantzeko eskatuko diete jeltzaleek Gasteizko eta Madrilgo gobernuei

Gizarte solidarioa etorkizunaren oinarritzat jo du Eusko Ikaskuntzak

XVII. Kongresuko ondorioetan, gizarteko esparru guztietara hedatzen diren neurriak nabarmendu ditu

Etxebizitzen prezioa %10 apaldu da azken urtean Ipar Euskal Herrian

Etxegintza sektoreko adituen iritziz, gune turistikoetako etxerik garestienen prezioak ez dira inola ere apaldu

Ekonomia

Milaka baserritar atera ditu kalera sektoreko lanuzte orokorrak

Araban, Bizkaian eta Nafarroan mobilizazio eta protesta ugari egin dituzte nekazari eta abeltzainek, traktore eta guzti COAGek gaurko Madrilen antolatu duen manifestaziora joateko deia egin du

Esnearen prezioa %25 igo dela dio Bruselak

Europako Nekazaritza ministroek esne sektoreari laguntzeko hainbat neurri onartu dituzte

ARC International taldeak 2013aren amaieran itxiko du Leioako Vicrila

350 langile ditu, beste ehunka batzuek lan egiten dute beretzat, eta errentagarria eta lehiakorra da

Funtzio publikoaren itunak enplegu berririk ez duela sortuko salatu du LABek

Lakuaren negoziatzeko «ahalegina» balioetsi du ELAk, eta akordioa sinatu izana kritikatu du LABek

Autonomoek langabezia saria jasotzeko legea bidean da

Gutxienez urtebete kotizatu beharko dute, eta ordainetan, hiru hilabetez jaso ahalko dute langabezia saria

Mundua

Van Rompuy eta Ashtonen aurkako kritikak gezurtatu ditu Bruselak

Belgikako lehen ministroaren izena estatu guztien babesa jasoko zuena zelako proposatu zutela aitortu du Merkelek Europako Batzorde berrian liberal gehiago egongo direla iragarri du Durao Barrosok

Palestinan bozak atzeratuko dituela eta ez dela hautagai izango berretsi du Abbasek

Israel eta Hamas ezkutuan negoziatzen ari direla salatu du Palestinako Aginte Nazionaleko buruak

Futbol zelai bat, negoziatzearen truke

Zirsjordanian amaitzear duten estadio bat behera botako duela ohartarazi du Israelek. FIFAk, Frantziak eta Alemaniak finantzatu dute. Palestinarrek bake negoziazioetara itzultzeko presio gisa interpretatu dute.

Korsikako lau marinel epaitu dituzte, 'Pascal-Paoli' ontziaren bahiketagatik

SNCM konpainiaren pribatizazioa salatzeko, ontzi bat bahitu zuten langileek Marseillan, 2005eko irailaren 27an

Espainiako Konstituzionala «osotasunean dimititzera» deitu du ICVk

Saurak dio Kataluniako Estatutuaren kontrako epaiak ekar dezakeela autonomien garapenean atzera egitea

Autonomiaren eskuduntzak ugaltzeko herri galdeketa egin dezake Galesek

Batzorde batek 2011n erreferenduma egitea aholkatu dio gobernuari herritarrek baietza babestuko dutelakoan

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia