'Euskalgintzaren mapa' direktorioa aurkeztu du Kontseiluak
Lierni Alkorta.
AndoainEuskalgintzaren mapa direktorioa sortu du Kontseiluak, «euskararen normalizazioa lortzeko eta lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaltzeko, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko». Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, 2007ko irailean abiaturiko egitasmoaren fruitua da www.euskalgintza.org helbidean dagoen direktorioa.
Aurkezturikoa lankidetzan osatutako tresna da Mendiguren arabera, eta aurrera begira ere elkarlanerako deia egin du: «Hemendik deia luzatzen diegu euskalgintzako erakunde eta kideei nork bere herriko datuak sartzeko».
Zigor Etxeburua Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduradunak aurrerantzean aplikazioa hobetzen garatzen jarraitzeko asmoa agertu du: «Hau ez da une jakin bateko egoerari erantzuteko xedez sortzen den zerbitzua; dinamikoa da eta etorkizunean datu baseko informazioa aldatzeko modua izango da».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
