Berria.info

Larunbata, 2010ko martxoak 20 -

2009-11-12

Genevan inkomunikazioa «torturaren jatorri» dela salatu du Behatokiak

Erredakzioa.

Iruñea

Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Batzordearen aurrean izan zen atzo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia. Espainiak torturaren aurkako konbentzioa betetzen ote duen aztertzen ari da batzordea Genevan (Suitza). Horregatik han ziren atzo Behatokiko Julen Arzuaga eta Iratxe Urizar. Arzuagak inkomunikazioa «torturaren jatorri» zela aipatu zuen. Batzordean Espainiako Estatuak aurkeztua duen txostenak dio konfiantzazko mediku eta abokatuen presentzia kaltegarria dela «lehenengo ikerketa uneetan». Arzuagak argudiatu du Estatuak inkomunikazioa «lehen ikerketatzat» jotzeak adierazten duela ez dela aldez aurretiko ikerketarik egin, eta frogak torturaren bidez lortzen direla. Urizarrek gaineratu du auzitegiek uko egiten diotela tortura salaketak ikertzeari.

Albisterik...

 

 

 

 

 

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia