Harian
Bahiketa amaitzeko «legezko bide guztiak» aztertzen ari da Madril
Espainiako Gobernuko presidentearekin eta Espainiako Auzitegi Nazionalekoarekin bildu dira 'Alakrana'-ko marinelen senideak «Lanean gogor» ari direla esan die senideei Zapaterok, eta elkartasuna agertu die
Euskal Herria
Jaime Vandor.
Ez zen kontzentrazio esparruetan egon, ez zuen pijama marradunik jantzi, baina nazien jazarpena ezagutu zuen, eta holokaustoari ihes egin zion Jaime Vandorrek. «Basakeria» hura azaldu du Donostian.
Independentziaren alde bozkatuko lukete Gipuzkoako gazteen ia erdiek
Gipuzkoako gazteen eta politikaren arteko harremana ikertu du Aztikerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Euskal Herrian, «indarkeriaz harago, arazo politiko bat dago», gehienen ustetan
Estrasburgoko epaia babesteko eskatu dio PSEk Legebiltzarrari
Alderdien Legea eta legez kanporatzeak «demokrazia babesteko tresnak» direla uste du PSE-EEk
'Egunkaria auzia' salatuko dute abokatuek etzi, Donostian
Epaiketak sortuko dituen kostuak arintze aldera, elastikoak eta bono laguntzak jarriko dituzte salgai herrietan
Almandoz eta Rubenach sei urtez egon dira kartzelan epaituak izan gabe
Parisen epaituko dituzte astelehenean, eta AAMk manifestaziora deitu du igandean, Burlatan
Joseba Agudo epaitu artean libre uzteko eskaera atzera bota du Paueko Auzitegiak
Azaroaren 17an emanen dute Joseba Agudo abokatuari pausatutako euroagindu eskaerari buruzko erabakia
Irisarrin bi emazte ustez hil zituen gizona auzipetu egingo dute
Prokuradoreordeak ukatu egin du genero indarkeriako kasua dela: «Familia barruko drama bat da»
Yllanesek Laffageren hilketa ez zuela aurrez prestatu dio defentsak
Akusatuak barkamena eskatu dio Nagore Laffageren familiari: «Egindakoagatik oso lotsatua nago»
Arau-hauste larriarengatik, zigor dosierra zabaldu diote Zabalgarbiri
Errauste plantak irazgaiztu gabeko lur zati batean lanak egin zituen, baimenik gabe, eta ura kutsatu zuen
Goi tentsioko linearen bidearen aurka agertu dira EAJ, PP, Aralar eta EA
Balio handiko naturguneetatik doala uste dute, eta Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran aztertuko dute
Milioi erdi laguni eskainiko diete A/H1N1 gripearen aurkako txertoa Hegoaldean
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak astelehenean abiatuko dute txertaketa; bihar Iparraldean hasiko da
Curriculum dekretu berriak «ilegalak» direla dio Ezker Abertzaleak
Eusko Jaurlaritzaren proposamena gaitzetsi, eta euskara eta euskal kultura «ardatz» dituen eredu bat proposatu du
Ekonomia
Aurrekontuak «betiko eskuinaren» isla direla salatu dute sindikatuek
Manifestazioa egingo dute etzi ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek Gasteizen, «aurrekontu sozialak» eskatzeko Jaurlaritzak aurten baino %8 gutxiago gastatzeko asmoa duela salatu dute
Rojo hogei urtez Vitaleko agintari izan ahal den edo ez argituko du epaileak
Hautagai sozialista kutxako lehendakari izendatu izanaren aurka jarririko auzi eskearekin aurrera egin du PPk
ELAk Porcelanas Bidasoa «hiltzen uztea» egotzi dio Gipuzkoako Diputazioari
2006an aurkeztutako bideragarritasun plana gaur egungo egoerara egokitu behar dela azaldu du sindikatuak
Enpresa «porrot egiteko zorian» dela diote Babcockeko langileek
Langileek bilera eskatu diete SEPIri eta A-TECi, «enpresarentzat benetako irtenbide bat topatzeko»
Mundua
Tiro hotsak Koreen arteko itsasoan
Ipar eta Hego Koreako ontziek tiro egin diote elkarri; zazpi urte ziren halako erasorik gertatzen ez zela Itsaso Horian Biek beste aldea egin dute gertatutakoaren erantzule, eta barkamena exijitu dute
Libanoko gobernu berria elkarri entzun izanaren ondorio dela dio Haririk
Bost hilabeteko negoziazioen ondotik, batasun nazionaleko gobernua eratu dute Libanon
Iraken heldu den urteko urtarrilean egingo diren hauteskundeak erabakigarriak izan daitezke Kirkuk hiriaren etorkizunean; Hauteskunde Legean kurduen eskaerak aintzat hartu dituzte.
Hondurasen negoziazioek aurrera egin dezaketenik zalantzan jarri du Insulzak
Azaroaren 29ko bozetara begiraleak ez bidaltzea aztertu dute Amerikako Estatuen Erakundean
Kolonbian FARCeko 30 gerrillari eta 9 soldadu hil dira borroketan
Venezuelarekiko harremanak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Kolonbiako kantzilerrak
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
