Harian
Darfurrerako auzitegi berezi bat sortzea onartu du Afrikako Batasunak; Sudango Gobernuak gogo txarrez hartu du erabakia Gerrillak eta Khartumek azaroaren 16an hasiko dituzte bake elkarrizketak
Ia hiru milioi lagun bizi dira Sudango eta Txadeko errefuxiatu guneetan; aurtengo urte hasieran Khartumgo gobernuak nazioarteko laguntza taldeak kanporatu zituenez geroztik, haien egoerak okerrera egin du nabarmen.
Dolores Baigorri, Ablitasko zinegotzia.
Zinegotzi kargua elizan egiten zuen lanarekin ez dela bateragarri erran diote Artzapezpikutzatik; bere aldeko elkarretaratzea eginen dute gaur herrian
Euskal Herria
Ertzaintzak 2002an zauritutako biri kaltea ordaintzeko agindu dute
'Gora Euskal Herria' lelopean egin zen manifestazioan ertzainen pilotek jo, eta begia galdu zuen batek eta barrabila besteak Bizkaiko epaitegiak hirutan artxibatu zituen salaketak, arrazoi zutela onartu arren
Aralarrek, ezker abertzaleak eta EAk ez dute ituna babestuko erakundeetan
PSEk, EAJk eta Hamaikabatek «hitzarmen politikoa» egin dutela eta ez duela krisiari aurre egiteko balio kritikatu dute Eusko Jaurlaritzako aurrekontuetan abstenitu egingo direla iradoki du EAJk
'Egunkaria auziko' auzipetuei elkartasun zabala azaldu diete Iruñean
Gizarte eta politika arloko eragileek auzia «bidegabekeria» dela salatu eta «erne» egoteko eskatu dute
Aralarren lehentasuna Nafarroa Bai dela berretsi du Jon Abrilek
Nafarroako Aralarren zuzendaritza berritu eta koalizioa sendotzeko txostena dute gaur eztabaidagai, Tuteran
Epaiaren zain, espetxeratu dituzte Aizpuru eta Mujika
Epaimahaiak ihes egiteko «arrisku nabarmena» ikusi du, eta Fiskaltzaren eskaera onartu du
Bi txosnari baimena kentzeko bideari ekin dio Bilboko Udalak
Kaskagorrik eta Txori Barrotek ezingo dute txosnarik jarri, espedienteak aurrera eginez gero
Senideek beren argazkiekin adieraziko diete elkartasuna presoei hemendik aurrera
Presoen argazkiak erakusteko debekuari aurre egin diote, haien eskubideen defentsa aldarrikatzen segitzeko
PSNk jarrera aldatu du berriz, eremu mistoan Beraskoain sartzeko; «aldrebeskeriatzat» jo du NaBaik
Euskararen erabilera zabaltzeko bideak aztertuko dituzte
Hezkuntzako eragileek eta Kontseiluak jardunaldiak egingo dituzte datorren ostiralean Donostian
Aste honetan Madrilek Pasaiako portuari buruz plazaratutako ingurumen txostenak eskatu du kanpoko kaiaz gain beste aukerak aztertzeko; 2005ean Aldundiak eskatutako lan batek ohartarazi zuen hautu txarrena dela.
Bermeoko 'Iria Flavia' ontziak piraten erasoari ihes egitea lortu du Somalian
Pilar Unzalu Arrantza sailburuaren arabera, 'Alakrana'-ko marinelek senideekin hitz egin dute, eta ondo daude
Ekonomia
Euriborrak %1,243an amaitu du urria, inoizko mailarik baxuenean
30 urteko epean 160.000 euroko hipotekak dituztenek 363 euro gutxiago ordaindu beharko dituzte aurrerantzean Iazko urrian, %5,512ra iritsi zen hipotekak kalkulatzeko erabiltzen den indizea
Euroguneko bost gaztetik bat langabezian dago
Inoizko goren dago langabezia tasa euroa partekatzen duten herrialdeetan, %9,7ra iritsi baita
Azken urteetan baino antxoakume gehiago zenbatu ditu Aztik
Espainiako Gobernuak antxoa harrapatzeko kuota mugatua eskatuko dio Europako Batzordeari
Legebiltzarrak ez du eskatuko altzarien Renove plana luzatzeko
Ganberak ontzat jo du kontsumoa pizteko laguntzak heldu den urtean jarraitzea, baina ez du sektorerik zehaztu
Sektore publikoaren esku-hartze handiagoa galdegin du KESek
Inbertsio pribatuaren falta orekatzeko behar besteko ahalegina egiten ari den zalantzan jarri du Jose Luis Ruizek
Hamar enpresaburu atxilotu dituzte Nafarroan, langileen eskubideak urratzeagatik
Janari gutxi eta soldata txikiak ematen zizkieten langileei, eta lanaldi luzeak betetzera behartzen zituzten
Beste mila lanpostu sortuko dira Miramongo parkea zabaltzean
Ikerketa, berrikuntza eta teknologia edukiak garatzeko proiektuak hartuko ditu zati berriak, batez ere
Mundua
AEBak bitarteko, Roberto Michelettik eta Manuel Zelayak sinatu dute Hondurasko krisiari irtenbidea emateko akordioa Zelaya presidentetzara itzultzeko erabakia Kongresuak hartzea adostu dute bi aldeek
Klima aldaketari aurre egiteko plana adostu du Europako Batasunak
Lisboako Ituna indarrean abenduaren 1ean jarriko dela iragarri du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak
Sozialistek ez dute nahi Blair EBko presidente kargurako
Lehen ministro ohia Bushen gertukoa zela gogorarazi dute eta kargua sozialista batek bete behar duela diote
Frantzian aldi baterako enpresetan lanean ari diren paperik gabeko lau mila lagun greba egiten ari dira, euren egoera legezta dezaten; Immigrazio ministroarekin negoziazioak hasi dituzte.
Jacques Chirac epaituko dute, funtsak bidegabeki erabiltzeagatik
Parisko alkate zela existitzen ez ziren enpleguak ordaintzeko dirua desbideratzea leporatzen diote
Bogotak eta Washingtonek sinatu dute base militarren inguruko akordio polemikoa
Kolonbiako zazpi base militar erabili ahal izango dituzte AEBek, narkotrafikoari aurre egiteko aitzakian
Barack Obamak seropositiboei AEBetan sartzen utziko die 2010etik aurrera
Hiesaren birusa dutenentzako betoa 1987tik dago indarrean, eta 1993an jaso zuten Immigrazio Legean
Estatu federal baten ibilera nekeza
Brusela Halle-Vilvoorde barrutiaren gatazka konpontzeko beste lau hilabete izango dute Flandrian eta Valonian; auzian zerikusirik ez duen aleman hiztun erkidegoak krisia berriz piztea eragotzi du Legebiltzarrean.
Eskoziako liberal demokratek galdeketarekiko jarrera argitu dezakete gaur
Alex Salmonden proposamena babestu edo ez erabakitzeko ezohiko bilera egingo du alderdiak
Katalunian 600.000 lagunetik gora bozkatuko dute galdeketetan
Independentzia erreferendumak egingo dituzte ehundik gora udalerritan heldu den abenduaren 13an
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
