Berria.info

Asteazkena, 2010ko martxoak 17 -

Harian

Akusatuen aulkia, hutsik

Karadzicek iragarri du ez dela joango auzitegira, eta hamar hilabete gehiago eskatu ditu defentsa prestatzeko Hagak «neurriak» hartuko ditu, militarburu ohiak auzia trabatzen jarraitzen badu

Justizia, ehunka kilometrora

Nazioarteko Justizia burokratikoegia eta garestiegia dela diote adituek; hala ere, gutxik jartzen dute zalantzan gaur egun krimen larriak jasan dituzten biktimei justizia egiteko auzitegi horien beharra.

Euskal Herria

«Krisiari aurre egiteko aurrekontuak» itxi dituzte Lopezek eta Basagoitik

Lehendakariaren esanetan, PSE-PP akordioaren «sendotasunaren» isla da datorren urteko kontuak hitzartzea 10.315 milioi euroko aurrekontuak onartu dituzte, aurtengoak baino %1,6 gutxiago

Aurrekontuei osoko zuzenketa jartzea ez duela baztertzen berretsi du PSNk

Espainiako aurrekontu orokorrei buruz ardura keinurik ez egitea leporatu dio alderdi sozialistak UPNri

Hamar preso eraman dituzte Euskal Herritik

Presoen artean zortzi AAMren kontrako epaian zigortuak daude, eta bi 2000z geroztik Langraizen zeuden

Falta diren eskuduntzak aldarrikatu ez izana leporatu dio EAJk Lopezi

Lopezek dio Estatutua dela erabakimenaren bermea, eta EAJk gogorarazi du Madrilek duela azken hitza

Eraso faxistak egotzita, hiru lagun espetxeratu dituzte

Falangearen erasoak egitea leporatuta atxilotutako beste bi pertsona aske geratu dira fidantzapean

Sozialisten iritziz, lurralde erreformak departamendua arriskuan jarriko du

Akitaniako eta Paueko kontseilariak desagertuko lirateke, eta haien ordez lurralde kontseilariak sortu

Lamarca: «Osasun neurriak ez dira aski transexualen eskubideak bermatzeko»

EAEko arartekoak 27 neurri proposatu ditu transexualen aurkako diskriminazio egoerak saihesteko

Madrilek ikastolei dirurik ez emateko eskatu du UPNk

Nafarroako ikastolei Espainiako aurrekontu orokorretan bi milioi euro ematea adostu dute PSOEk eta EAJk

Lan eremutik jaso ditu kezka gehienak Berdintasunerako Defentsoriak

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko hitzarmen kolektiboak hobetu behar direla esan du

Atunontzietako segurtasun pribatua diruz lagunduko du Jaurlaritzak

Segurtasun kostuen %25 ordaintzeko prest dago Lopez, eta espero du gainerakoa enpresek eta Madrilek ordaintzea

Ekonomia

Cromodurori erregulazio eskaera ukatu egin dio Eusko Jaurlaritzak

Lanuzte mugagabea hasi dute Negarrako langileek, enpresak aurkeztu berri duen erregulazioak «justifikaziorik ez duelako» Pastgurenek ordainketak eten ditu, Bizkaiko Aldunditik 2,5 milioi euro jaso eta gutxira

EAEk 233,2 milioi euro jasoko ditu Espainiako enplegu funtsetik

Espainiako Gobernuak uste du funtsari esker 10.000 lanpostu berri sortuko direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Patataren sektore planak Arabako produkzioa saritzea nahi du UAGAk

Nekazariek ohartarazi dute azken urteetan hartu diren neurriek ez dutela laborearen desagerpena geldiarazi

Vitalek 49,3 milioi irabazi ditu iraila bitarte, iaz baino %2 gehiago

Maileguen atalak igoera esanguratsua izan du kutxaren negozioen artean, %5,6 egin baitu gora

2013 arteko epea izango dute udalek diputazioei aurtengo zorra itzultzeko

Bizkaian eta Gipuzkoan 2011n hasiko dira ordaintzen, eta Araban, berriz, laurdena soilik pagatu beharko dute

Mundua

Ezkerrak irabazi arren, bigarren itzulia egingo dute Uruguain

Fronte Zabaleko hautagai Jose Mujicak botoen %47,5 bildu ditu, baina gehiengo osoa ezinbestekoa da presidente izateko Azaroaren 29an egingo dute bigarren itzulia; Mujicak Lacalle izango du aurkari

Diktadurako immunitate legeak indarrean jarraituko du

Iraungitze Legearen aurkakoek ez dute lortu beharrezko babesa; %47,3k parte hartu dute erreferendumean

AEBetako hamalau lagun hil dira Afganistanen, hiru helikoptero lurrera erorita

ISAFek esan du helikopteroek istripua izan dutela; talibanek, baina, erasoen ondorioz lurra jo dutela esan dute

200.000 pertsonak ihes egin dute Hego Waziristandik

Irango Guardia Iraultzaileko 11 kide atxilotu ditu Pakistango armadak, bi estatuen arteko mugan

Hamasen aurka lehiatzeko, zenbait alderdiz eraturiko koalizioa sortuko du Abbasek

Mezkiten Zabalgunean izan diren liskarren ostean, negoziazioak bertan behera uzteko eskatu du Hamasek

Tunisian Ben Alik jarraituko du presidente izaten, botoen %89 eskuratuta

Oposizioko alderdiek bozetan iruzurra izan dela salatu, eta emaitzak diktadura batekoak direla esan dute

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia