2009-10-21
Eskola 2.0 programa egiteko irakasleez ahaztu direla uste du EILAS sindikatuak
Irakasleen prestakuntza «inprobisatzen» ari direla salatu du, eta esan du IKTak sustatzeko modu hori ez dela egokia
Erredakzioa.
BilboLehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle bakoitzeko ordenagailu bat egoteko programak, Eskola 2.0 izenekoak, irakasleek duten «lan zama» handitu baino ez duela egin salatu du EILASek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 20.000 ordenagailu erosteko eskaintza aurkeztu du, baina irakasleak, zuzendaritza taldeak eta Berritzeguneak kontuan hartu gabe, sindikatuaren ustez.
Eskola 2.0 programa ikastetxeetan ezartzeko baliabide bakarrak agindutako 20.000 ordenagailu horiek direla nabarmendu du sindikatuak. Hau da, irakasle gehiago kontratatzeko laguntza eskatzen denean «dirurik ez dagoela» dela Jaurlaritzaren erantzun bakarra. Horrez gain, salatu du landu beharreko edukiak eta materiala irakasle bakoitzaren esku utzi dutela. Alor horretan «inprobisatzen» ari direla adierazi du EILASek. «Galdetu gabe erabakiak hartzen ari dira».
Horrekin batera, antolaketa «lardatsa» dela nabarmendu du sindikatuak. «Ikastetxeetan kablea jarri ondoren konexioa wifi bidez egingo da, besteak beste». Ikastetxeetan baliabide informatikoak ezarri behar direla zehaztu ostean, hori eskoletako eskariak aintzat hartuta egin beharko litzatekeela gaineratu du.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
