Harian
Blindajea eztabaidatzea onartu du Kongresuak, PSOEren babesarekin
PP, UPD eta UPN izan ezik, Kongresuko gaineratiko alderdi guztietako diputatuek proposamenaren alde bozkatu dute Bozkatzerakoan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko PPko diputatuek kanpora atera dira
Jean Sarkozy.
Aita eta semea, semea eta aita
Nicolas Sarkozy presidentearen semea erakunde publiko baten buru jartzeko asmoak hautsak harrotu ditu Frantzian; agintariaren nepotismoa salatu du ezkerrak, eta eskuinean ere ondoeza handitu da.
Euskal Herria
Otegi, Diez eta ezker abertzaleko beste hainbat kide atxilotu dituzte
Baltasar Garzon epaileak agindu du polizia operazioa, eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egozten die atxilotuei Gutxienez hamar lagun atxilotu dituzte, eta LABen Donostiako egoitza arakatu dute
Ainhoa Etxaide: «Bide honetatik ez da ezer konponduko»
Ezker abertzalearen eskaintza politikoei Espainiak ematen dien erantzuna da operazioa, LABeko buruaren ustez
Lan politikoa egin dutela diote Segikoak direlakoan epaitzen ari diren gazteek
Atzo hasi zen Lea-Artibaiko zortzi gazteen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean
Parisera eraman dituzte Frantzian atxilotutako hirurak
Larunbatean atxilotu zuten Ibai Sueskunen sendiari bere egoera ezkutatu egin zaiola salatu du AAMk
Arboletara igotako bi ekintzaile atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste hainbat lagun identifikatu ditu
Hondeamakina bat erre dute Ibarran
«Txikizioa» bultzatzen duten enpresek ondorio «begi bistakoak» izango dituztela ohartarazi dute ekintzaren egileek
Pobreziaren aurkako «txerto eraginkorra» eskatuko dute
Bidezko gizarte eredua eskatzeko ekimenak antolatu dituzte eragile sozialek, pobreziaren aurkako astearen harira
Bahitzaileek errepresaliak agindu dituzte, salbatzeko saiorik eginez gero
Militarrak 'Alakrana' itsasontzira heltzen saiatzen badira bahitutakoak hiltzeko prest daudela esan dute
Bikotekide ohia jotzea eta bortxatzen saiatzea egotzi diote gizon bati
Bilbon bi gizonezko eta Donostian beste bat atxilotu dituzte, genero indarkeria delituak leporatuta
Joxerra Garziak jasoko du aurten Anton Abadia saria, euskararen aldeko lanagatik
Epaimahaiaren ustetan, «langile nekaezina» izan da Garzia eta alor askotatik egin du lan euskara sustatzeko
Ekonomia
Sindikatuak sumindu ditu Tubos Reunidoseko bigarren erregulazioak
Lehen seihilekoan irabaziak izanagatik, 767 langilerentzako beste dosier bat aurkeztu du enpresak, 2010. urtea amaitu artekoa Eskaera errefusatu eta «diru gosea» izatea egotzi diote ELAk eta LABek zuzendaritzari
Nissan Forkliften 56 kaleratze salatzeko elkarretaratzea Iruñean
Enpresak dituen asmoak direla eta, langileak babesteko eskatu diote Nafarroako Enpresa Sailari
Bigarren dosier oldea aztertzeko batzarra egingo du CCOOk gaur
Bizkaiko Cebek patronalaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo du sindikatuak eguerdiko 12etan
Iberdrola dorreko lanak bizkortzeak istripuak eragingo dituela salatu dute
Nekeak hil egiten duela gogorarazi die ELAk kamioilariei Biriatuko zubian eginiko elkarretaratzean
Langile bat hil da Abadiñon, autoak harrapatuta
BI-63333 errepidea gurutzatzen ari zen, Secor enpresarentzat material batzuk hartzeko
Lehen epaiketa hasi da Wall Streeteko buruen aurka 'subprime'-en auziagatik
Bear Stearnseko bi funts itxi zituzten 2007ko ekainean, haren buruek arazorik ez zegoela esan eta gutxira
Kataluniako bigarren aurrezki kutxa sortzeko bat-egitea onartu dute
2010eko lehen sehilekoan bat egingo dute Caixa Catalunyak, Caixa Tarragonak eta Caixa Manresak
Mundua
Desarmatzerako «pauso handiak» eman dituzte AEBek eta Errusiak
Irango programa nuklearraren gainean «jarrera bera» dutela dio Moskuk; hala ere, zigor gehiago onartzearen aurka agertu da Clinton misilen aurkako ezkutua eraikitzeko, Errusiaren sostengua lortzen ahalegindu da
Irango atxilotuei emandako tratua salatzeagatik ikertzen hasi dira oposizioburu bat
Asteburuan exekutatutako adingabearen kasua gaitzetsi dute NBEk eta Bruselak
Errumaniako Gobernua bertan behera geratu da, konfiantza mozioa galduta
Herrialdeak erreforma ekonomiko garrantzitsuak egin behar dituen unean etorri da gainbehera
Eskuduntzei buruzko Londresen eskaintza onartu du Sinn Feinek
DUPeko buru Peter Robinsonek iragarri du ez duela urratsik egingo zalantza guztiak argitu arte
Turkia zigortu du Estrasburgok lau zibilen hilketak ez ikertzeagatik
1994ko martxoaren 6an atxilotu zituzten, eta bi egun geroago agertu ziren gorpuak; PKKri egotzi zioten hilketa
Hondurasko agintera itzultzea beste irtenbiderik ez dagoela dio Zelayak
Berriz ekin diete negoziazioei, baina bi aldeek gogor eusten diete orain arteko jarrerei
Hilketa leporatu diote Boliviako gobernadore bati
Iazko irailean Pandon izandako sarraskiaren erantzuletzat jo dute; gutxienez hamasei nekazari hil zituzten
Isilean ari diren ekintzaileak, sarituta
Right Livelihood Award Fundazioak Nobel Alternatiboak jakinarazi ditu; basogabetzearen kontra, osasunaren alde, klima aldaketaren aurka eta armagabetze nuklearraren kontra ari diren lau ekintzaile saritu dituzte.
Afganistango bozen inguruko ikerketarekin «kezkatuta» agertu da Karzai
Botoen %10 berriz zenbatu ostean, datorren astean jakinaraziko dituzte behin betiko emaitzak
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
