2009-09-27
Lau lagun atxilotu dituzte Aretxabaletan, herri bazkari baten atarian
'Kepa Urra etxera' zioen itsasgarria eramateagatik atxilotu dituzte, eta terrorismoa goratzea egotzi diete hiruri
Erredakzioa.
Aretxabaletako frontoian (Gipuzkoa), presoen aldeko herri bazkari batean, ehunka pertsona bildu ziren atzo. 12:45ean, Ertzaintza bertaratu zen, eta lau lagun atxilotu zituen, bi emakumezko eta bi gizonezko. Gizonezko bati desobedientzia egotzi diote, eta atzo arratsaldean aske utzi zuten. Aldiz, orri hau itxi aurretik, beste hiru herritarrek atxilotuta jarraitu zuten. Kepa Urra etxera leloarekin itsasgarriak zituzten, eta «terrorismoa goratzea» leporatu die Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, frontoitik kartelak eta pankartak kendu zituzten. Aralarrek kritikatu egin ditu atxiloketak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
