Harian
Gaur zortzi Arenys de Munten egin zuten bezala independentziari buruz galdeketa egitea baikorra da, hemengo eragileen ustez Arriskuak ere ikusten dituzte, eta aurretik etxeko lanak egin behar direla diote
Castejon-Gasteiz goi tentsioko linea.
Castejon eta Gasteiz artean egin nahi duten goi tentsioko linearen kontrako plataformak Estellerriko ehundik gora hautetsiren sinadurak aurkeztu ditu, proiektu horren kontra, Iruñean.
Euskal Herria
Aintzane Ezenarro.. Aralarreko legebiltzarkidea
«Abertzale guztiak batu ezean, ez dugu gehiengoa biltzen»
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidearen ustez, akats estrategikoa da indarrak biltzeko orduan zenbait indar abertzale baztertzea. Gehiengoa lortzeko guztien beharra dagoela adierazi du.
Anza «bahitu eta hil» dutela salatu dute Donibane Lohizuneko martxan
Alliot-Mariek Jon Anzari zer gertatu zaion ez dakiela ez dutela sinisten erran dute antolatzaileek
Batasunak dio autonomia izanen dela eskualde bozetako funtsezko gaia
Datorren martxoan EH Bai koalizioaren baitan aurkeztearen aldeko deia egin du Batasunak Biltzar Nagusian
Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenean berraztertuko du AAMren kontrako epaia
Zigortutako 21 lagunak ETAren aginduz aritzen zirela frogatu gabe dagoela argudiatuko du defentsak, besteak beste
Gutxienez bost pertsona atxilotu ditu Poliziak Iruñeko Gazte Egunean
Presoen argazkiak zituen pankarta jarri izana leporatu diete, eta aske utzi dituzte deklaratu ondoren
Gaur Lakuntzan egingo den Bat Egin Egunak Auzitegiaren baimena dauka
ETAren edo erakundeko kideen aldeko oihuak, pankartak eta adierazpenak egitea debekatu du Garzonek
Maiorga Ramirez hautatu dute beste behin Nafarroako EAko buru
Alkartasun Eguna egingo dute gaur alderdiko militanteek Iruñeko Labrit pilotalekuan, 12:00etan
Lanerako eskubidea dutela aldarrikatuko dute Bizkaiko langabeek Bilboko kaleetan
Lana banatzeko, lanaldiak murrizteko, erretiroa aurreratzeko eta ordu osagarriak debekatzeko eskatu dute
Uholde arriskurik ez dago, baina ibaien maila zainduko dute
Kostaldeko bideetan luizi arriskua egon daitekeela eta, kontuz gidatzera aholkatu du Eusko Jaurlaritzak
Mundua
CIAko zazpi buru ohik torturak ez ikertzeko eskatu diote Obamari
Lau presidenteren agintepean jardun duten buruek diote atzerriko zerbitzu sekretuek ez liratekeela etorkizunean fidatuko AEBekin CIAk erabilitako itaunketa jokaera gogorrez ikerketa abian jarri zuen abuztuan fiskal batek
«Osasun erreforma ez dute arbuiatzen arrazakeriagatik»
Barack Obamak dio arrazakeriaren inguruko eztabaidak piztu direla presidenteek aldaketak egin nahi izan dituztenean
Separatistei irmotasunez erantzungo diela ziurtatu du Txinako Alderdi Komunistak
Xi Jinpiang Txinako presidenteordea ez dute izendatu Batzorde Militarreko buruzagiorde, eta ezustea izan da
Hizkuntzarekin politika egiten
Eslovakiako Gobernuak ebatzi berri duen hizkuntza legearen arabera, gutxiengo hungariarrak ezin izango du bere hizkuntzan mintzatu administrazioan eta leku publikoetan; nazionalisten mendekutzat jo dute neurria.
Gutxienez bederatzi etorkin hil dira Marokoko uretan, Europara iristeko saioan
Hondoratutako ontzian gutxienez 60 etorkin zihoazen; horietatik hamar lagun bakarrik atera dira onik
Bi polizia hil eta bost lagun zauritu ditu pertsona batek Mexiko Hirian
Metroan izandako tiroketaren ondoren, Poliziak segurtasun neurriak areagotuko ditu hiriburuan
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
