Harian
Gehiengo osoak babestu du Barroso presidentetzarako
Popularrek ez ezik, kontserbadoreek, liberalek eta sozialisten erdiek hautatu dute beste behin Europako Batzordeko buru Gehiengo soila aski zuen, baina Lisboako Itunak eskatutakoa ere lortu du Barrosok
Euskal Herria
Abertzaletasuna aktibatzeko «konpromisoak» eskatu ditu EAk
«Batuta dauden horiei» aurre egiteko eragile abertzaleek gutxieneko akordioak adostu behar dituztela dio Ramirezek Alkartasun Eguna egingo du EAk igandean, 12:00etan, Iruñeko Labrit pilotalekuan
ETArekin ez dela elkarrizketarik egongo dio Lopezek
EAEko lehendakariak kritikatu du negoziaziorako aukerak «nahierara» erabili dituela ETAk orain arte
Auzi politikoetan harrapatuta dauden auzipetuek antolatuta, Bat Egin Eguna egingo dute igandean Altsasuko San Pedroko hariztian. Eskubide zibil eta politikoen alde parte hartzeko deia egin dute.
Udalen legea onartzea beharrezkoa dela adierazi du Bildarratzek
Udalen legea krisiari aurre egiteko beste tresna bat dela erakustea du helburu Eudeleko presidenteak
Txori Barrote eta Marruma elkarteko arduradunen inputazioei eutsi egin diete
Auzitegi Nazionalak «terrorismoa goratzea» egotzi die, euskal presoen argazkiak eskegi dituztelako
Gaikako bilketa hasiko dute Hernanin eta Oiartzunen
Usurbilen etxez etxeko zabor-bilketa sistema jarri eta sei hilabetera, hiri hondakinen %82 birziklatzea lortu dute
AHTaren aurkako martxan Polizia jazarri zaiela salatu dute antolatzaileek
Gasteiz eta Santurtzi arteko bidean helburua bete dutela dio AHTaren aurkako Asanbladak
«Ordenagailuek gizakien portaerak imitatzen dituzte, baina ez da, berez, adimena»
Makinek gizakien adimena lortzerako urteak beharko dira. Hala ere, gizakien egoera zehatzak robot eta ordenagailuei irakastea lortu dute ikerlariek, kalkulu eta metodo matematikoen bidez.
Bost egunean hamar andreri eraso diete Nafarroan
Bortxaketa saio bat gaitzesteko, elkarretaratzea egin dute Bilbo Zaharra auzoko bizilagunek
Euskararen aldeko Deiadarrera deitu du Konfederazioak urriaren 24rako
Ipar Euskal Herrirako euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza gutxituen aldeko legea garatzeko eskatuko dute Baionan
A/H1N1 gripeak eragin gehien enpresa txikietan izatea espero dute
A/H1N1 gripearen aurka plana aurkeztu dute, eta kasu gehien dauden aldian langileen %12k lana uztea espero dute
Ekonomia
Sozietate zerga ez dutela igoko erantzun die Agirrek sindikatuei
Ekonomia sailburuak errenta zerga igotzea defendatu du, tasak aldatu gabe, zenbait kenkari ezabatzea proposatu baitu Ondasunen gaineko zerga berreskuratzeko eskatu die Gipuzkoak Arabari eta Bizkaiari
Gipuzkoak oraindik ez duela hondoa jo ohartarazi du Merkataritza Ganberak
BPGaren hazkunde negatiboak iragarri ditu, %3 ingurukoa urte amaieran eta %0,8koa 2010ean
Hegalek bigarren erregulazioa aurkeztu du, 274 langileentzat
Gasteizko Mercedesek erregulaziorako eginiko proposamen berria baztertu dute sindikatuek
Mundua
NBEren presidentetza hartu, eta elkarlanaren alde egin du Libiak
Ali Abdessalam Treki izendatu dute NBEko Batzar Nagusiko presidente, Libiaren eta nazioartearen arteko harremana hobetzeko Erakundea «demokratizatu» eta «erreformatu» egin behar dela dio Trekik
Mila milioi lagun gose dira, eta hiru mila milioitik gorak elikadura urritasuna dute
Munduko Elikadura Programak dioenez, lehen aldiz mila milioi baino lagun gehiago daude gose
«Integraziorako, adostasuna bilatu behar da Kolonbiarekin»
Jakinik bidea hasi besterik ez dutela egin, Ricardo Patiñok argudiatu du Herritarren Iraultzarekin «legez kanpoko demokrazia bati» aurre egiten ari zaizkiola Ekuadorren.
Terrorismoaren aurkako Legea indarrean mantentzea erabaki du Barack Obamak
AEBek ontzat jotako neurrien artean, besteak beste, telefonozko entzuketak baimentzen dituena dago
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
