Berria.info

Ostirala, 2010ko martxoak 12 -

Harian

Giro politikoaren babesean

Eskuin muturreko taldeen sinbologia erabilita, frankismoaren biktimen oroitarrien aurkako eraso ugari izan dira uda honetan. Halako ekintzak ez dira berriak, baina kezka eragin dute herritarren artean; gizarte sektore zabal batera hedatzen ari dira erasoak.

Euskal Herria

'Maribollotrans' kanpaldia.

Sentitzen dudanaz

'Maribollotrans' kanpaldia egiten ari dira ostiraletik gaur arte Azkoitian. Sexualitatea natural bizitzearen garrantzia nabarmendu eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzen ari dira.

Milaka lagun bildu dira presoen eskubideen alde

Etxerat-ek argi utzi nahi izan du presoekiko elkartasuna eta espetxe politikaren salaketa ez direla herriko kaleetatik desagertuko Martxa isila izan arren, txalo zaparradak eta irrintziak ordu eta erdiz ez dira gelditu

Ertzaintzaren atzean «babes hartzea» egotzi dio EAJk Aresi

«Festetan ezer gertatuko ez balitz bezala, ez ikusiarena egin izana» leporatu dio Pastorrek EAJri

Serafin Llamas.. EB-ren Antolakuntzarako idazkaria

«Indartsu dago eskuina, eta zatituta ezkerra; kezkagarria da»

Krisiari aurre egitea eta liskarrak saihestea ditu lehentasun Ezker Batuak. Argazkien auziari bestela erantzuteko egingo duen proposamena aurreratu dio 'Berria'-ri.

Maltzagako Mahaiak «abertzaleen arteko konfiantza» berpiztea nahi du

Lizarra-Garaziko akordioaren 11. urteurrenean bilera egin dute EAk, ABk eta Aralarrek, Uztaritzen

Ezkerraberri foro parte-hartzailea aurkeztu du Aralarrek Donostian

ERCko Carod Rovirak Miramar jauregian 19:30ean ostegunean emango duen hitzaldia da lehen ekitaldia

'Egunkaria'-ren aurkako epaiketaren kontra, mobilizatzeko deia egin dute

Epaiketa azaroan hasiko dela eta, prestaketa lanetan hasteko bilera egin dute langile ohiek eta auzipetuek

Jon Anza non den galdetuko dute manifestazioan

«Beldurgarriak diren ziurtasunak» dituzte iheslariek, eta hargatik datorren larunbateko martxara deitu dute

Espetxetik 8.000 euro jaso zituzten Giraldo hil zutenek, epaileak dioenez

Bost lagun auzipetu ditu epaileak; hilketa agindu bide zuen gizona kartzelan dago egun, sexu esplotazioagatik

Amiantoak kutsatutako langile bati erabateko ezintasuna aitortu diote

«Laneko gaixotasunak ezkutatzeko ituna» hautsi du erabakiak, amiantoaren biktimek nabarmendu dutenez

Mundua

Kubako 'hirugarrena' hil da

Estatu Batzordeko presidenteordea eta PCCko Buro Politikoko kidea izateaz gain, Iraultzako Komandantea zen Juan Almeida Mende erdian Iraultzaren lehen lerroan leial eta ausart izan zela adierazi du Gobernuak

LEKU-LEKUTAN - Arantxa Elizegi

Bosco Ntaganda

Afganistanen berrogei bat lagun hil dira atentatu eta erasoetan, gehienak zibilak

AEBak 3.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari dira, tropak gerrillarien erasoetatik babesteko

Fajez A. Sakka.. Al Fatako diputatua

«Hamasekiko negoziazioei dagokienez ez naiz baikorra»

Berrogei urte daramatza Sakkak politikagintzan, eta beste hainbeste jarraitzeko prest dago, horrek estatu palestinarraren sorrera ekarriko badu.

AEBak prest Iran eta Ipar Korearekin hitz egiteko

Piongiangekin zuzeneko elkarrizketa hasita, hura negoziazio mahaira itzultzea da Etxe Zuriaren asmoa

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia