Berria.info

Astelehena, 2010ko martxoak 15 -

2009-08-26

Lekeition eta Errenterian presoen irudiak kentzen saiatu dira asteburuan

Larunbatean, ertzainak Lekeitioko Ioar tabernara sartu eta zerbitzariak mehatxatu zituztela salatu dute

Erredakzioa.

Bilbo

Larunbatean, 04:00etan, kalez jantzitako ertzainak Lekeitioko (Bizkaia) Ioar tabernara sartu eta zerbitzariak mehatxatu zituztela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Ertzainek zerbitzariei argazkiak kentzeko 24 orduko epea eman zieten, eta hori egin ezean, «terrorismoa goratzea» egotziko zietela adierazi zieten. Hori salatzeko protesta egin zuten herenegun. Ertzaintza ehun bat lagunen aurka oldartu zen, eta pertsona bat identifikatu zuen. Atzo goizean, Lekeitioko kaleak bertako presoen aurpegiak margotuta agertu ziren.

Errenterian (Gipuzkoa), Rafa Etxebeste hildako euskal militantearen omenez kalean dagoen oroigarria kentzeko agindua iritsi zitzaien bizilagunei herenegun. Horretarako 24 orduko epea eman zietela adierazi du AAMk.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia