Berria.info

Osteguna, 2010ko martxoak 18 -

Harian

252 enpresak gainditu dute Europak ezarritako kutsaduraren muga

E-PRTR inbentarioaren arabera, Muskizko Petronor da Euskal Herrian berotegi efektuko gas gehien isurtzen dituen enpresa Ekologistek salatu dute Administrazioaren jarrera, eta enpresen «zigorgabetasuna»

Euskal Herria

Lopezek ziurtatu du legealdi osoa iraungo duela PSE-PP itunak

Gobernuaren «lidergoa» ez duela jada inork zalantzan jartzen esan du lehendakariak, lehen 100 egunen balorazioa egiterakoan «Biolentoen zigorgabetasunari» ez zaiola tarte publikorik utziko ohartarazi du

Ertzaintza presoen senide eta lagunei oldartu zaie Donostian

Ertzain batek terraza batean jotak entzuten ari zen 85 urteko donostiar bat zauritu du gomazko pilota bat jaurtiz jendeen artean Arazorik gabe egin ziren presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak Zarautz eta Bilbon

Debekua dela eta, pregoirik gabe eta isilpean hasi dituzte jaiak Gernikan

Jai batzordeak txupinazorik ez botatzea proposatu du, baina EA, EAJ eta Aralar aurka agertu dira

Elkartasun eta babes osoa agertu diote Bilboko Konpartsek txupinerari

Txupineraren aurkako kanpaina «erasokorra» sortu izana egotzi diete Konpartsek Bilboko PP eta PSE-EE alderdiei

Protokoloa martxan da

Hego Euskal Herriko erietxeetan A/H1N1 gripe kasuetan eriak nola tratatu zehazteko protokoloak egin dituzte. Hala eta guztiz ere, oraindik udazkenera begira moldaketak egin beharko dituzte.

Enpresetan A/H1N1 gripeari aurre egiteko neurriak eskatu ditu CCOOk

Gaitzak lantokietan sor ditzakeen arazoak gutxitze aldera, bost neurriko proposamena aurkeztu du sindikatuak

Ohiko gripearen modukoa, baina etxean egon behar astebete

Imanol Sarasola eta Andrea Agirrezabalaga gazteek udako astebetez etxean egon behar izan dute bakartuta

Orio A-8 autobidearekin elkartuko duen bidea zabaldu dute

Autoek 0,96 euro ordaindu beharko dute, eta egunero 4.000 ibilgailuk erabiliko dutela uste dute

Nuclenorrek berretsi du Garoña ez ixteko gora joko duela

Zentral nuklearraren funtzionamenduari buruzko txostenean «apetazkotzat» jo du Gobernuaren erabakia

Ekonomia

Mirandak dio udazkena konplexua izango dela Nafarroan

Hurrengo urtearen erditik aurrera hasiko dela ekonomia hazten uste du Ekonomia eta Ogasun kontseilariak

Inflazioa minimoa da orain eurogunean

Aurtengo uztailean, iaz baino %0,7 merkeago zeuden eguneroko ondasun eta zerbitzuak

Langile bat hil da Baztanen, ehun metroko amildegi batetik behera erorita

Irurtzunen larri zauritu da 39 urteko behargin bat, zortzi metroko altueratik jausita

Ekilorek sei langile kaleratu ditu greba hasi zutenetik

Zuzendaritzak erabili duen «botere gehiegikeria» eta «jarrera itxia» salatu dute langileek

Mundua

Israelek Gazan giza eskubideak urratu dituela berretsi du NBEk

Torturak, exekuzioak, tratu txarrak eta kanporatzeak daude egindako lege urraketen artean

Iranen presoak hil arte torturatu dituztela salatu du oposizioko buruzagi batek

Khamenei aiatolak agintzeko gai den ikertzeko eskatu dio diputatu ohi talde batek Adituen Batzordeari

Hagak Kongoko presidenteorde ohia aske utziko du epaiketa arte

Afrika Erdiko Errepublikan gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak egitea leporatzen diote Jean-Pierre Bembari Zein herrialdek hartuko duen erabaki behar dute, behin-behinean libre utzi aurretik

Urtebetez maldan gora

Paraguaiko aurreko gobernuak 61 urte boterean egin ondoren, ezberdintasun sozial izugarriak aldatzea zaila da, are gehiago urtebetean; Fernando Lugok «konfiantza eta denbora» eskatu ditu.

Hezkuntzaren Lege Organikoa onartu du Venezuelako Legebiltzarrak

Kazetariek kritikatu dute «baztertzailea» delako, eta istiluak egon dira legearen aldeko eta kontrakoen artean

Actealgo sarraskia argitzeko beste ikerketa bat eskatu dute

Epaitutako hogei lagunak aske utzi ondoren egin du eskaera Amnesty Internationalek

'Morakot' tifoiaren ondorioz 500 lagunetik gora zendu direla uste dute Taiwanen

Uhartearen hegoaldean ia 400 pertsona daude hondakinen azpian, etenik izan ez duten luizien ondorioz

Lau polizia eta bi gerrillari hil dira Txetxenian, tiroketa batean

Dagestanen 11 lagun hil dira polizia etxe baten aurkako erasoan; horien artean, zazpi emakume eta lau polizia

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia