Adifek berriro ekin die AHTaren Zornotza eta Lemoa arteko zatiko lanei
Lanez arduratzen zen enpresetako batek bere jarduera eten behar izan zuela eta, lanak geratuta egon dira
Erredakzioa.
BilboEspainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Adif Trenbide Azpiegituren Administraziorako enpresa publikoak berriro hasi ditu AHTaren Zornotza-Lemoa (Bizkaia) zatiko lanak. Obrak iazko urrian eten behar izan zituzten, horiez arduratzen ziren enpresetako batek -Urazca- bere jarduna bertan behera utzi behar izan baitzuen. Hala, berriro ere lanak emateko prozesuari ekin behar izan zioten.
Zornotza eta Lemoa arteko tren lasterraren zatiak 3,4 kilometro izango ditu, eta %70 lur azpitik joango da. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Mikel Cabiecesek, «Euskal Y-ak duen garrantzia» nabarmendu du.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
