Harian
Guardia Zibilaren Burgosko kuartela suntsitu du ETAk, bonba-furgonetaz
Aurrez abisurik eman gabe furgoneta bat zartarazi du kuartelaren ondoan, eta kalte handiak eragin ditu eraikinaren aurrealdean Ibilgailua astearte arratsaldean utzi zuten, eta atzo lehertu zen, goizeko lauretan
Ez duela ezer lortuko esan diote ETAri
Patxi Lopez lehendakariak eta PSOEko eta PPko buruek mezua igorri diote ETAri «ezer ez» duela lortuko ohartaraziz Bide demokratiko eta bakezaleetan sakondu behar dela diote alderdi abertzale gehienek
Euskal Herria
Guardia Zibilak 3 lagun atxilotu ditu Gaztesarearen aurkako operazioan
Iker Acero, Alberto Martinez eta Arkaitz Artola ostiralean eramango dituzte Auzitegi Nazionalera, ETAri laguntza ematea egotzita Webgunean Segik egindako zozketa baten zenbaki sariduna argitaratu izana da oinarria
Nazionalismo espainiarrari aurre egiteko ikuspuntuak bateratzera deitu du EAk
Premiazkotzat jo du Urizarrek abertzaleen artean akordioa lortzea eta horretarako NaBai «erreferente» dela dio
PSEk EAJri galdetu dio proiektu subiranista al duen lehentasuna
«Krisia konpontzea ala egitasmo subiranista berriro abiaraztea» helburu al duen galdetu diete jeltzaleei
Independentzia aldarrikatuko dute abuztuaren 8an Donostian, manifestazioan
Ezker abertzalea «blokeoa gainditzeko alternatiba politikoa» dela adierazi dute Donostian
Brouard goratzeko eskultura jarriko dute Lekeition, hil zuteneko 25. urteurrenean
Herriak sortutako ekimena herriak ordaindu behar duenez, abonamendu laguntzak jarri dituzte salgai
Bi peñek ukatu egin dute indarkeria goratu dutenik pankartetan
Iruñeko Udalak diru laguntzak eten dizkiete, Sanferminetan jarritako pankartetan indarkeria goratu zutelakoan
PSNk harreman oro eten du NaBairekin Berriozarko Udalean
EAE-ANVko zinegotziak jaien hasierako suziria botako duelako haserretu egin da PSN
Presoen aldeko udako ekimenak abuztuaren 1ean eta 9an egingo dituzte
Elkarretaratzera deitu du etziko Etxerat-ek Azpeitiko Loiolan, «elkartasun harresia» eraikitzeko
Oiartzungo Udalak presoen argazkiak behin-behinean kenduko ditu
Ertzaintzak irudiak kentzeko 24 orduko epea eman zion atzo ezker abertzalearen esku dagoen Udalari
Sebas Lasa euskal presoak hamazazpi egun daramatza gose greban
Uztailaren 13an jasotako jipoi baten ondoren hasi du baraualdia, eta hamabi kilo galdu ditu
Europak biziki zorroztu ditu bainu uren kalitatearen ezaugarriak, eta, Lapurdiko kostaldean, Lyonnaise des Eaux enpresa pribatua da bakarra kalitate azterketa hiru orenean berma dezakeena.
Hiesaren aurkako udako kanpaina aurkeztu du Harri Beltzak
Gizartean «estigma eta bazterkeria» besterik ez dagoela salatu du hiesaren aurkako elkarteak
«Krisiaren biktimekin» malgutasun gehiago eskatu du SOS Arrazakeriak
Etxea galtzear dauden etorkin langabeei etxe bat izateko eskubidea bermatu behar zaiela aldarrikatu du
Garraio publikoaren erabilerak behera egin du Bizkaian, krisiaren ondorioz
Garraio operadore handi guztiek erabiltzaileak galdu dituzte, Metro Bilbaok izan ezik
Helegitea jarriko du Arabako Aldundiak kartzelako lanak gelditzeko
Espainiako Auzitegi Goreneko epaile batek lanak gelditzearen alde bozkatu zuela jakinda jarriko dute helegitea
Ekonomia
Diru gehiago erregulazioan dauden langileak ikastaroetara erakartzeko
Gizarte elkarrizketako lehen akordioak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk Eraikuntzako erorketei aurre egiteko «ekimen berritzailea» adostu dute
Mendiguren y Zarrauako 48 langile kaleratu dituztela salatu du ELAk
Sunsundeguik nahikoa eskaera baduela iritzita, LABek baztertu egin du herenegun adostutako suspentsioko dosierra
Antxoa kuotak «automatikoki» finkatuko ditu Bruselak
Zientzialariek emandako datuetan oinarrituko da kostera debekatu edo ez erabakitzeko
Mundua
Venezuelak harremanak eten ditu Kolonbiarekin
Enbaxadorea atera du Bogotatik, eta Kolonbiako enpresak desjabetuko dituela mehatxu egin du Chavez presidenteak FARCi armak ematea leporatu dio Uribek Chavezi, eta horrek piztu du krisia
FARCek ezeztatu egin du dirua eman izana Ekuadorko presidenteari
Washingtonek eta Bogotak gerrillarien bideo bat manipulatu zutela esan du, Correa erasotzeko
Txinak Urumqin hamar mila uigur desagerrarazi dituela salatu dute
Txinak kargu hartu dio Japoniak Pekinen duen enbaxadoreari, uigurren buruzagiari hara joateko gonbita egin diolako
Ehundik gora lagun atxilotu dituzte Kirgizistanen
Bozetako «iruzurra» salatzeko oposizioak antolatutako manifestazioetan izan dira istiluak
Mahmud Ahmadinejad Irango presidentea ez dute gaur egun erreformistek soilik kritikatzen. Izan ere, Ali Khamenei buruzagi gorenaren jarraitzaile sutsuenak ere gogor erasotzen hasiak zaizkio.
Oposizioko hogei bat manifestari epaitzen hasiko dira etzi Iranen
Presidentetzara lehiatu diren Mousavik eta Karroubik protestetan hildakoak omenduko dituzte gaur
Nigeriako iparraldean 300 lagunetik gora hil dira lau egunetako borroketan
Milaka lagunek ihes egin behar izan dute beren etxeetatik, eta polizia etxeetan hartu dute aterpe
Barzanik irabazi ditu bigarrengoz Iraken menpeko Kurdistango hauteskundeak
Irakeko presidentearen PUK alderdiak eta Barzaniren KDPk osatutako zerrendak botoen %57 lortu ditu
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
