Berria.info

Astelehena, 2010ko martxoak 15 -

Harian

Seguruago, kameren abaroan

Kaleko mugimenduak grabatzen dituzten lehen kamerak jarri dituzte Bilboko San Frantzisko eta Irungo San Migel auzoetan. Kontrol soziala ala segurtasuna, eztabaida kalean dago; eta kameren objektiboetan.

Euskal Herria

'Anhitz moldez eta differentqui'

'Euskal Herria' adieraren erabilerak hautsak harrotu ditu berriro Nafarroako eskuindarren artean. Historiari erreparatuta, ordea, aski jarrera berria da hori, XX. mendean bere egiten baitzuten.

Nafarroan epidemiaren muga gainditu dute A/H1N1 gripe kasuek

A/H1N1 gripeari aurre egiteko, krisi kabinetea jarri dute martxan bai Nafarroako Gobernuak bai Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren eragina gutxitzeko, haurrak epeka eskolatzea aztertuko dute Nafarroan

14 urtetik beherakoek A gripearen txertoa jasoko dute urte bukaeran

Ikastetxeetan gerta daitezken kutsadura kasuak saihestu nahi ditu Espainiako Gobernuaren neurriak

A/H1N1 gripearekin kutsatu da haur bat Ajangizko udalekuetan

Haur batek birusa duela baieztatu dute, eta beste hainbat umek hotzeria sintomak dituztela jakinarazi dute

Mendiak dio aurrekontuak negoziatzerakoan ikusiko dela EAJren asmoa zein den

Jaurlaritzak urrira arte itxaron nahi du EAJren eskaintzak «doinu atsegina» izaten jarraitzen duen jakiteko

Herritarrei arreta ez jartzea egotzi dio Zabaletak Sanzi

UPNk erantzun du NaBaik koherentziarik ez duela eta udaletan «ardurarik gabe» gobernatzen duela

PSNk Berriozarko ANV desegiteko exijitu du

UPNren eskaerarekin bat egin du, eta alkateari eskatu dio ANVk ez jaurtitzeko festei hasiera emateko suziria

EAJk gogoeta sustatuko du presoen argazkiei buruz

«Neurri egokienak bilatze aldera», tokian tokiko segurtasun batzordera deituko dute EAJko alkateek

Soraluzen Ertzaintzaren presentzia «oso itogarria» dela salatu dute

Gazte baten aurka egin, eta ukabilkadak eta ostikoak eman dizkiotela salatu du AAMk

Diru laguntzak eten dizkiete bi peńari, presoei babesa erakutsi dietelakoan

Sanferminetan egindako pankartetako edukia delitu izan daitekeelakoan, auzitara eraman ditu Udalak

Alkaterik ezean, auzolana

Astelehenean bete ziren bi urte Ondarroako Udala Kudeaketa Batzordeak zuzentzen duela. Ezker abertzaleak gehiengo osoa jaso zuen bozetan, baina, legez kanporatu egin zuten. Auzolanean salatu ditu herriko gabeziak.

Bizitzeko guneak berreskuratuz

Genero ikuspegia eta herritarren eguneroko bizimodua kontuan hartuz, hirigintza planak aztertzeko eskuliburua aurkeztu dute Hiria Kolektiboko kideek Donostian.

Alaba sastakatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute

Emakumeak hogei labankada jaso ditu, eta larri zaurituta dago, baina egonkor dago

Eneko Goia. Joseba Inozo batek Elene Olasagasti Miel Mari Lazkano Miren Zelaia Ainara Pasai Donibaneko bat Ilazki. Gipuzkoako Foru Aldundiko eleduna eta Azpiegitura diputatua

ELKARRIZKETA DIGITALA WWW.BERRIA.INFO. -

«Donostian AHTa eta metroa, biak dira behar-beharrezko»

Lehiaketara atera dute metroari buruzko azterlana

Donostiako metroari buruzko informazio azterlana idazteak 2,6 milioi euroko aurrekontua izango du

Makina-erremintan 100 lagun trebatuko ditu EHUk lau urtean

Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria Sailekin hitzarmena sinatu du, Makina-erreminta Gela eta titulua bultzatzeko

Ekonomia

Tomas Arrieta: «Langabezia ez da egonkortuko 2013ra arte»

Susperraldi prozesua «luzea» izango dela dio, eta barne produktu gordina 2011. urtean hasiko dela gorantz egiten Krisiaren eraginez negoziazio kolektiboak zaildu egin direla nabarmendu du

Hogei erregulazio eskaera atzera bota ditu Jaurlaritzak

Arrantza kenduta, 1.300 dosier baimendu ditu, horietatik 141 langileen eta enpresaren artean akordiorik egin gabe

Sunsundeguin inor ez kaleratzeko akordiorako oinarria lortu dute

Langile guztiei kontratua 43 egunez etengo dieten arren, ELA «pozik» agertu da adostutakoarekin

Theis Ibericako langileek grebari ekin edo ez erabakiko dute

Basauriko enpresak 80 langileetatik 33 kaleratu nahi ditu; hori salatzeko, langile batzordea mobilizazioak egiten ari da

Bi orduko geldialdiak Zayerren, lan ituna aldarrikatzeko

Enpresak fakturazio handia duen arren, zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik ez duela salatu du ESK-k

Cegasako langileak duten «herioa» salatu dute

Negoziazioak desblokeatzeko eta berak prestatutako planari irteera emateko eskatu diote enpresari

BBVAk 2.799 milioi euro irabazi ditu ekaina arte, eta dibidenduari eutsiko dio

Berankortasun tasa %3,2 izan da urteko bigarren hiruhilekoan, eta aurten %5 ez gainditzea espero du

Kutxen bateratzeari 2011 arte ez diotela helduko dio Fernandezek

BBK prest dago beste kutxaren bat bereganatzeko, baina ez dela erraza izango esan du presidente berriak

Mundua

«Hazkunde orekatuago» baten alde egin dute Txinak eta AEBek

Munduko bi potentzia handiek elkar ulertu behar dutela-eta desadostasunak gainditzen ahalegindu dira Washingtongo goi bileran Ekonomiaz gain, segurtasunaz, klima aldaketaz eta giza eskubideez aritu dira

Irango protestetan atxilotutako oposizioko 140 lagun askatu dituzte

Kahrizakeko kartzela ixteko agindu du Ali Khameneik, han presoen eskubideak urratzen direlakoan

Bake prozesuan «aurrerapenak» izan direla esan du Mitchellek Israelen

Zazpi dira Gazako tunel bat txikitu ondoren bizia galdu duten palestinarrak; bost desagertuta daude

Ariasen proposamenaren gaineko erabakia atzeratu egin dute Hondurasen

Gobernu berriak etxeratze agindua luzatu du berriz ere Nikaraguako mugan; Zelayak han segitzen du

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia