Berria.info

Osteguna, 2010ko irailak 9 -

2009-07-18

Gasteizko M-3ko liskarrengatik pertsona bat zigortu du epaileak

Fernandez de Ortegari isun ekonomikoa eta 14 hileko kartzela zigorra ezarri diote; beste biak zigor gabe utzi dituzte

Iñaki Larrañaga.

Gasteiz

Arabako Lurralde Auzitegiko epaileak hamalau hilabeteko kartzela zigorra eta isun ekonomikoa ezarri dio Aitor Fernandez de Ortegari. Beste bi auzipetuak, Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea, absolbitu egin ditu.

2006ko martxoaren 3an Gasteizen egin zen manifestazioaren osteko liskarretan atxilotu zuten Fernandez de Ortega. «Desordena publikoa, ertzainak zauritu eta iraintzea eta erresistentzia» delituengatik zigortu dute.

Bestalde, manifestazioan kartzelan hil berri ziren etakideen argazkiak eramateagatik Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea atxilotu zituzten. Ertzainek ezin izan dute frogatu manifestazioan presoen argazkiak kentzeko agindurik eman zutenik. Hori dela eta, ertzainek «babes legal» gabe jardun zutela erabaki du epaileak, Txasko eta Ormaetxea zigor gabe utziz. Bi lagun horiei «ertzainei eraso egitea, zauriak eragitea eta polizien aginduei men ez egitea» leporatu zien Fiskaltzak. «Terrorismoa gorestea» ere egotzi zieten, baina Auzitegi Nazionalak 2007an salaketa artxibatu zuen.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia