Harian
Zentralaren eskualdean industria garatzeko plan bat landuko du Gobernuak, egungo lanpostuei eutsi «edo gehiago» sortzeko Bozak irabaziz gero, baimena hamar urtez luzatu nahi du PPko buru Mariano Raxoik
Stanley McChrystal.
AEBek Barack Obamaren garaiko operaziorik handiena abiatu dute Afganistanen; estrategia berriaren buruzagitzan Stanley McChrystal jarri dute, Saddam Hussein atxilotu zuen militarra.
Euskal Herria
EAJk uste du Estrasburgoren epaiak ez duela Alderdien Legea babesten
Hura kritikatzen jarraituko du «ohiz kanpoko neurria» delako eta «nahiaren arabera» erabiltzen delako, haren ustez Iñigo Urkullu EBBko presidentearen arabera gatazka politikoa ETAren gainetik dago
Estrasburgoko ebazpenak beste siglei eta etorkizuneko udalei ere eragingo diela ohartarazi du Aresek
Herrizaingo sailburuak Arnaldo Otegiri egotzi dio bere estrategiarekin ezker abertzalea «baztertzen» aritzea
Sanzek 14 urtean ez du bilera ofizial bakar bat egin EAEko lehendakari batekin, baina gaur Patxi Lopez hartuko du Iruñean Bi erkidegoetako agintariek protokolo bat sinatuko dute «harremanak desblokeatzeko»
Bilboko Zazpikaleetako Herriko Tabernatik presoen argazkiak kendu dituzte
Udalek argazkiak kentzeari uko egiten badiote Herrizaingo Sailak kenduko dituela ohartarazi du Aresek
Parisera eraman dute Etxegarai, eta bertze bi gazte atxiloturik daude oraindik
Parisera eraman ondoren, askatasunen epaileak libre utzi zuen Xan Beyrie epailearen kontrolpean
Etorkin euskaldunak, sinpatiatik abiatuta
Etorkinek eta haien seme-alabek euskara ikas dezaten saiatzen da euskalgintzaren mundua, baina prozesuak zailtasun ugari ditu, bai agerian, bai ezkutuan. Horiei buruz mintzatu da Amelia Barquin.
Ikasle Abertzaleek hasi dute Eskola Ibiltaria; atzo hasi eta bihar arte Lizarratik Arbizurako bidea egingo dute
Gasteiz hondamendi eremu izendatzeko lan egingo du udalak
Kazkabar erauntsian kaltetutako ehunka gasteiztarrek ilara handiak sortu dituzte infomazio guneetan
Nagore Laffage gogora ekarriko dute bihar, Iruñean
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Errenterian, emakume bati lapurtu eta sexu erasoa egitea egotzita
36ko gerrako hiru fusilaturen gorpuzkinak aurkitu dituzte Urumea ertzean
Donostiako seigarren zubia eraikitzeko lanetan topatu dituzte, eta egun hauetan aritu dira indusketa lanetan
Ekonomia
Euskadiko Kutxaren ustez, etxeen prezioa gehiago jaitsiko da %39 21.000 40
Hurrengo bizpahiru urteetan 20.000 eta 30.000 etxe artean egongo direla sobera uste du finantza erakundeak 2007an egiten hasitako etxeen %37,3 diruz lagundutakoak izan dira
MIREN GERRIKABEITIA JEAN PIERRE ARRIOL GORkA LAMY KOLDO URRETABIZKAIA Itsaso egia. Gernikako Hiruluger agentziako langilea Baionako Orpi agentziako partaidea Lazkaoko Lazkao agentziako nagusia Berako Baztango agentziako nagusia Amurrioko Etxaurre agentziako nagusia
Etxe agentziek diote bankuek gerarazi dutela merkatua
Salmentak jaitsi egin direnez, etxeen prezioak dezente merkatu dira Euskal Herrian
Bigarren hilabetez jarraian behera egin du langabeziak Hegoaldean
Urtero legez, ekainean jaitsi egin da langabeen kopurua, eta 2.900 langile gutxiagok eman dute izena INEMen
Langileak «ia esklabotzan» izatea egotzi dio CCOOk Sasymari
Sindikatuek diotenez, Erandioko enpresak kaleratu egin zuen egoera salatu zuen ordezkari sindikala
Erregulazio espedientea ukatu diote Foruako Rinder Industrial SA-ri
Administrazioak ez du onartu 105 langileri eragingo zion enplegua erregulatzeko enpresaren eskaera
Elkarrizketa sozialaren lehen lan bilera datorren astean egingo dute
Lehendakariak ateak zabalik utzi dizkie ELA eta LABi, baina parte hartzeak «erabatekoa» izan behar duela esanda
Inbertsio ezak GAIA klusterreko enpresen hazkundea eten du estreinakoz
Aurtengo lehen sei hilabeteetan %0,1 egin du behera elkarteko 238 euskal enpresen fakturazioak
EBZk %1ean utzi ditu interes tasak, eta ez ditu aldatuko hurrengo hiletan
Maileguan emandako dirua enpresei eta herritarrei helarazteko eskatu die bankuei Jean Claude Trichetek
Berrikuntza maila handiagoa behar dela ziurtatu du Orkestrak
Atzerriko inbertsio gutxi erakartzen dela nabarmendu du EAEren lehiakortasunari buruzko txostenak
Mundua
Honduras setio egoeran dagoela salatu du Manuel Zelayak
Estatu kolpearen ondoko gobernuak eskatuta, lau berme konstituzional murriztea erabaki dute diputatuek Fiskaltzak hemezortzi kargu leporatzen dizkio Zelayari; «aberria saltzea» tartean
Mexikoko hainbat politikariren familiek kudeatutako haurtzaindegi batean izan berri den sutean 47 haur hil izana ongizate estatuaren hondamendiaren adierazgarri da.
Ipar Koreak irismen motzeko lau misil jaurti dituela adierazi du Seulek
Segurtasun Kontseiluak ekainaren 12an zigorrak ezarri zizkionetik, lehen proba atomikoa egin du, ekialdeko kostan
Legez kanpoko immigrazioa gogorrago zigortzeko legea onartu du Italiako Senatuak
Legez kanpoko immigrazioa delitua izango da, eta 5.000 eta 10.000 euro arteko isunak jarriko dituzte
Gazako erasoan gerra krimenak egitea leporatu dio Israeli AIk
Abendua eta urtarrila arteko erasoaldia ikertu du taldeak, eta Hamasi Israelera ehunka misil botatzea leporatu dio
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
