Berria.info

Igandea, 2010ko martxoak 14 -

Harian

Etxean ezin eta kanpoan nahi ez

Uda atarian TNS-Sofres etxeak egindako inkestak erakusten du herritarren erdiak baino gehiagok ezingo luketela menpekotasuna duen zaharra etxean atxiki, eta ezin dutela zahar etxea ordaindu.

Euskal Herria

Estrasburgoko epaia Espainiaren neurrira egina dela salatu du Otegik

«Askatasunak murrizteari» babesa ematea berri txarra eta «larritzeko modukoa» dela uste du ezker abertzaleko bozeramaileak Bushek diseinatutako «terrorismoaren kontrako gerran» kokatu du ebazpena

Zuzenketa eskatu die Aresek Alderdiaren Legearen kontrakoei

Herrizaingo sailburuaren ustez, «hemengoa demokrazia homologatua» dela ebatzi dute epaian

Lopez eta Zapatero, bat eginda «terrorismoaren» aurkako politikan

Bien arteko bileraren balorazioa elkarrekin egin dute arlo guztietan adostasun osoa erakutsiz

EHAK-ko bost kide auzipetzeko eskatu dio Fiskaltzak Garzoni

Legez kanpo dagoen alderdi bat babestea eta erakunde armatuko kidea izatea leporatzen die guztiei

Torturak salatu zituzten 12 herritarrentzat zigorra eskatu du Fiskaltzak

9 eta 27 urteko kartzela zigorrak eskatu dizkie ETAko kide izateagatik edo ETAri laguntza emateagatik

Iparraldeko atxiloketen aurka manifestaziora deitu du Segik

Aritz Ortuno, Orkatz Arano, Harri Idoate eta Txomin Catalogne aske dira, eta zazpik atxilotuta segitzen dute

Ibai Mateo da istripuan larri zauritu zen ustezko etakidea

Ospitalean, polizien esku larri jarraitzen du Frantzian atxilotu zuten 22 urteko nafarrak, Oihana Mardarasekin

40.000 euroko bermea ezarri diote Lander Fernandezi aske geratzeko

Ertzainek poliziari laguntzeko eskatuz jazarri, bahitu eta jo zutela salatu eta gutxira espetxeratu zuten

BEGIRADAK - Eider Alkorta.

Iragarpenak

«Behingoagatik» EAko guztiek bide bera hartu dutela dio Pello Urizarrek

Gatazka konpontzeko, alderdiek ez ezik, «gizarteak ere parte hartzea» beharrezkoa dela esan du

Monika Martinez.. Psikologia lizentziaduna

«Normatik ateratzen den guztia zigortua izango da»

Eskolan jazarpen homofobikoak duen eragina aztertzen, eta aniztasunean nola hezi argitzen ari dira UEUko udako ikastaroetan.

Irunen alarde bakar, publiko eta mistoa izatearen alde agertu da Aralar

San Martzial egunean ustez bikotekideak zauritu zuen emakumea Bidasoa ospitaletik atera eta etxean da

Euskarazkoa izango da Beraren izen ofizial bakarra

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, ez dago arrazoi historiko eta praktikorik erdarazko izena mantentzeko

Nafarroa Oinez-en antolatzaileak Bretainian dira, jaia aurkezten

Gaur amaituko dute bisita, eta horren bidez hizkuntza gutxituen arteko elkarlana sustatu nahi dute

Merkealdia baliatu, baina xahutu gabe

Udako merkealdia hasi da Euskal Herrian. Denda gehienek %50eko beherapenak egin dituzte lehen egunetik; prezio eskuragarriak aprobetxatzen hasiak dira kontsumitzaileak.

Osakidetzaren kontratu batzuetan «irregulartasun larriak» antzeman dituzte

1997 eta 2008 urteen artean eginiko kontratu batzuk EAEko Kontu Auzitegiaren esku utzi nahi ditu Osasun Sailak

Harri erauntsiak kalteak eragin ditu Gasteizko kaleetan

Lizarrerrian astelehen gauean harriak galdu zituen soroei su emateko baimena eskatu du UAGNk

Ekonomia

Auto salmentak %23 handitu dira Hegoaldean, diru laguntzei esker

Urtea hasi zenetik 25.473 kotxe berri matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iaz epe berean baino %17 gutxiag0 Autoen merkatuak beheraka jarraitzen du Espainian eta AEBetan, eta goraka Frantzian

Magnarekin tratua itxi ezinik, Opel erosteko alternatiben bila ari da GM

Fiat ez ezik, Belgikako RHJ International eta Txinako Beijing Automotive Industry interesatuta daude

Nafarroako CCOOk eta UGTk estu hartu nahi dute orain patronala

UGTk lan hitzarmenak blokeatzea egotzi dio CEN elkarteari, eta CCOO mobilizazioak gogortzeko prest dago

Elkarrizketa sozialari ekingo dio gaur Lopezek, gehiengo sindikala gabe

Euskadiko CCOO eta UGTko idazkari nagusiak eta Confebask patronaleko presidentea hartuko ditu Lakuan

Mundua

AEEk etzi arteko epea eman dio Hondurasi Zelaya itzul dadin

Agindua betetzen ez badu herrialdea erakundetik kanporatuko dutela ohartarazi diote Roberto Michelettiri Estatu kolpearen ondoko presidenteak AEEri entzungor egingo diola aurreratu du

Nazioarteko bankuak hasi dira maileguak bertan behera uzten

Latinoamerikako nazio behartsuenen artean, bigarrena da Honduras; biztanleen %70 dira pobreak

Drogaren pribatizazioa

Demokraziarako trantsizioak porrot egin du Mexikon, eta estatuak orain ez du droga trafikoaren monopolioa; hautsi egin dira mafia politikoaren arau zaharrak.

Iruzurra salatu dutenen aurkako mendekua hasi dute Irango agintariek

Mousaviren kontrako salaketa jarri du Basidji miliziak, eta Karubiren aldeko egunkari bati ez diote argitaratzen utzi

NBEko ikerketa taldea Benazir Bhuttoren hilketa ikertzen hasi da

Gerrillari islamisten kontra eta Pakistango Gobernuaren alde egiten zuen leinuburu bat hil dute Pakistanen

Petrolioa ustiatu ahalko dute atzerritarrek Iraken

BP multinazional britainiarrak eta CNPC txinatarrak petrolioa ustiatzeko kontratuak sinatu dituzte

Minnesotarekin, demokratek 30 urteko gehiengo handiena dute Senatuan

Errepublikanoekin zuten auzia irabazita, ehun eserlekuetatik 60 ditu Obamak bere alde; gehiengo handia, hortaz

EBko presidentetza hartu eta Lisboako Itunaren aldeko urratsak agindu ditu Suediak

Ekonomia krisiaren eta klima aldaketaren aurkako politikak adostea izango da erronka nagusia

A/H1N1 birusari aurre egiteko goi bilera hasi dute Mexikon

Munduan 77.201 lagun kutsatu ditu A/H1N1 birusak, eta horietatik 332 hil dira, OMEren arabera

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia