Berria.info

Asteartea, 2010ko martxoak 16 -

Harian

Batasunaren legez kanporatzea ontzat jo du Estrasburgok

Gauza bera egin du Herri Batasunarekin, AuBrekin, 218 herri plataformekin eta Herritarren Zerrendarekin Espainiako Justiziak ez duela Giza Eskubideen Hitzarmena urratu ebatzi du

Jose Luis rodriguez zapatero alfredo perez rubalcaba Idoia mendia rodolfo Ares Antonio basagoiti angel acebes serafin llamas patxi zabaleta maiorga ramirez alkarbide. Espainiako gobernuburua Espainiako Barne ministroa Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburua PPk EAEn duen presidentea Espainiako Barne ministro ohia Ezker Batuaren presidentziako eleduna Aralarreko koordinatzailea Eusko Alkartasunaren bozeramailea

Batzuen poza, besteen kezka

Alderdien Legea eta ondorioz etorritako legez kanporatzeak babestu dituztela eta, pozarren azaldu dira PP eta PSOEko kideak Lege hori ez dela demokratikoa ohartarazi dute EBk, Aralarrek, EAk eta Alkarbidek

Hondakinen lege ekimen herritarra.

Legea, ez errausteko

Errausketaren aurkako plataformek hondakinen lege egitasmoa aurkeztu zuten azaroan. Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko, 30.000 sinadura behar zituzten, eta 5.000 gehiago lortu dituzte.

Euskal Herria

Ustezko bi etakidek istripua izan dute Frantzian, eta bat larri dago

Auto istripua izan ostean suhiltzaileek artatu dituzte, haiek jendarmeei deitu eta atxilotu egin dituzte gero Zauritutakoa, gizonezko bat, inguruko ospitale batera eraman dute, zauri larriekin

Hamar atxilotuetatik bederatzi polizia etxean dituzte oraindik

Goizeko sarekadan Poliziak Suhuskunen atxilotutako Marco Delizy libre utzi zuten astelehen iluntzean

Poliziak Jon Goio iheslari politikoa atxilotu zuen astelehenean Baionan

Bezperan atxilotu bazuen ere, Frantziako Poliziak ez zuen jakitera eman atzo arte

«Terrorismoaren kontrako alderdien mahai bat» proposatu dio PPk Lopezi

Aurrekontuei begira «kolaboraziorik handiena» eskainiko diola aurreratu dio Basagoitik Patxi Lopezi

Rubalcabak nahi du EAJ «ETA amaitu nahi dutenen aldean egotea»

Balzarekin egindako lanarekin pozik azaldu arren, helburua beti elkarlana «hobetzea» dela arrazoitu du

Istiluak tradizio

Goiza istilurik gabe joan bada ere, iluntzean liskarrak izan dira Irunen, alarde mistoa kaleetan zela. Beste behin, alkateak ez dio harrerarik egin alarde mistoari. Tradizionala udaletxean hartu du.

'.eus' domeinua 2010eko martxoan eskatzea espero dute sustatzaileek

PuntuEus elkarteak atxikimenduak biltzen jarraituko du, domeinua nahi duen komunitate bat badela adierazteko

Interferentziak Erreniegako antenek sortzen dituztela berretsi du Catalanek

Euskalerria irratiak Erreniegako antena erabiltzeari utzi dion arren, Iruñerria osoan entzun daiteke oraindik

Ekonomia

Hipotekak 300 euro baino gehiago merkatuko dira

Bederatzigarren hilabetez jarraian behera eginda, Euriborrak %1,6an amaitu du ekaina, inoizko mailarik txikienean Hipoteka hurrengo hilabeteetan berritzen dutenei ere jaitsi egingo zaie hileko kuota

Prezioak apaltzea hitzeman dute Ipar Euskal Herriko ostalariek

Ostalaritzako BEZa 19,6tik 5,5era apalduko dute gaurtik aitzina, Frantziako Gobernuaren erabakiz

Gaur, merkatu askearen lehen egunean, argindarra %2 garestituko da

Hegoaldeko saltokiek eta enpresa txikiek bederatzi hilabete dituzte hornitzailea hautatzeko

Gaurdanik merkeagoa da sakelakoa Europan erabiltzea

Europako Batzordeak behartuta, 'roaming'-aren tarifak jaitsi behar izan dituzte telefonia konpainiek

Mundua

Zelaya «berehala» Hondurasera itzultzeko eskatu du NBEk

Kargutik kendutako presidenteak bihar bueltatuko dela ziurtatu du, eta Roberto Michelettik atxilotu egingo duela esan du Manuel Zelayaren aldekoek protestak egin dituzte hirugarren egunez jarraian

Botoaren balioaren galera

Abstentzioa inoizko handiena izatea espero da igandeko bozetan; klase politikoa ospea galtzen ari den honetan, auzitegiak nork bere alde erabiltzeak gehiago sutzen du egoera politiko korapilatsua.

Atentatua izan da Kirkuken, AEBak Irakeko hirietatik irten diren egunean

Bagdaden ospakizunak egiten ari ziren unean, eraso suizida bat izan da Kirkuken; gutxienez 28 lagunek bizia galdu dute

Krisi ekonomikoak migrazioak murriztea eragin du

Lehen aldiz azken 30 urtean behera egin du herrialde garatuetara joaten diren etorkinen kopuruak

Airbus enpresako hegazkin batek izandako istripuan 152 lagun hil dira, Komoreetan

Indiako Ozeanora eroritako hegazkinetik 5 urteko neska bat besterik ez dute onik erreskatatu

Lisboako Itunak Konstituzioa errespetatzen duela ebatzi dute Alemanian

Konstituzionalak oniritzia eman dio EBko erakundeak aldatuko dituen tratatuari, baina, berrestea atzeratu du

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia