Berria.info

Asteartea, 2010ko martxoak 16 -

2009-06-28

A ereduan euskarazko irakasgaiak ez ugaritzeko eskatu dio PPk PSE-EEri

PSE-EErentzat A eredua ez da nahikoa euskaraz ikasteko, eta hiru eleko eredu bakarrerako bidea egiteko asmoa azaldu du

Erredakzioa.

Bilbo

PPk kargu hartu dio PSE-EEri, aste honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak egin dituen adierazpenen harira. Oraingoz, sozialistek ez dute legealdirako ituna hautsi, PPko Leopoldo Barredaren esanetan, ez duelako proposamena zehaztu. Baina A ereduan irakasgai gehiago euskaraz ematearen aurka agertu da: «Dena aldatu eta hobetu liteke, baina ezin da A eredua B eredu bihurtu».

Seme-alabak gaztelaniaz hezi nahi dituzten gurasoek eskubide berdinak behar dituztela nabarmendu du Barredak, eta informazio zerbitzu publikoa sortzeko eskatu du. Zerbitzu horrek harremanetan jarriko lituzke haurrak gaztelaniaz matrikulatu nahi dituzten sendiak.

Zelaaren asmoa egokitzat jo du Oscar Rodriguez PSE-EEko parlamentariak. «A eredua ez da aski euskaraz ikasteko», adierazi du. Eredu hori egokitu egin behar da, Rodriguezen ustez, «ikastetxeen eta irakasleen laguntzarekin». Hiru eletako eredu bakar baterako bidea egitearen alde agertu da, «betiere alderdi politikoekin eta hezkuntza komunitatearekin adostasunak bilatuta». Hala ere, PSE-EEk PPrekin duen akordioa beteko duela ziurtatu du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia