Harian
Euskararen interpretazioen labirintoa
2008ko inkesta soziolinguistikoak nafarren artean euskarak apurka toki gehiago duela islatu du. Eremu erdalduneko bederatzi herrik eremu mistoan egon nahi dutela da inkestako beste ondorio bat.
1978ko sanferminak.
1978ko sanferminetako gertakariak onartzeko eta historiari dagozkion adierazpen publikoetan kontuan hartzeko eskatu diete erakundeei Nafarroako 45 historialarik, adierazpen baten bidez.
Euskal Herria
«Beren burua demokraziatik at» utzi dutenekin ez du hitz egingo Lopezek
Elkarrizketa politikoa «autogobernuan sakontzeko» eta «ezberdinen arteko itunak» berreskuratzeko erabili nahi du Lehendakariak ziurtatu du ez diola «transferentzia bati berari ere» uko egingo
Elkarrizketarako borondatea berretsi du ezker abertzaleak
«Arduragabekeria politiko izugarria» leporatu dio Estatuari, errepresioaren bidean «sakontzeagatik»
Bi lagun atxilotu dituzte Parisen ETAko kide izatea leporatuta
Xabier Arruabarrena eta Oihana Garmendia erakunde armatuko informazio taldeko kide direla dio Rubalcabak
Garzonen protokoloa betetzea eragotzi diete asteartean atxilotutako gazteen medikuei
Bi egunean bi aldiz soilik bisitatu ahal izan dituzte konfiantzako medikuek, TATek salatu duenez
Anza non den galdetu dute hainbat protestatan, kartzelan nahiz kalean
Puerto I kartzelan bakartu egin dute Jose Iturbide presoa, aurrez aurrekoaren ostean biluzi nahi ez izateagatik
Elkarretaratzea egin dute Puellesen omenez, Abusun
Larunbateko manifestazioari buruzko eztabaida alde batera uzteko eskatu die Aresek alderdiei
Txiki eta Otaegi plazari izena aldatzearen aurka agertu da Zornotzako Udala
PSE-EEk PPrekin bat egin du, bozeramaileak gai horretan ez zuela eztabaidarik eginen erran arren duela gutxi
Militar batzuek Espainiako bandera jarri dute Gorbeian
EAJk azalpenak eskatu ditu, eta ezker abertzaleak salatzeko mozioa aurkeztu du Batzar Nagusietan
Javier Zarzuela.. CSNko Instalazio Nuklearren zuzendariordea
«Pentsaezina da Garońako zentralean segurtasun arazorik gertatzea»
Garońari eskatutako hobekuntzak luzapenari lotuta daudela dio Zarzuelak; hau da, luzapenik ez badago, ez da hobekuntzarik egingo.
Garońako zentrala ixteko sasoia dela aldarrikatu dute bi mila lagunek
Zentral nuklearraren aldekoek esandakoak gezurtatu, eta Zapaterori hitza betetzeko eskatu diote 39 eragilek
Azpeitiko Udalak dioenez, euskara ordenantzak ez du inor baztertzen
Gipuzkoako Foru Aldundiak egokitzat jo ditu ordenantzaren oinarriak, eta babesa agertu dio Udalari
Asilo Legea berritu du Espainiako Gobernuak
CEARek eta AIk salatu dute Europako «mugak ixteko politika obsesiboen» ondorio direla lege berriak
A ereduko ikasleei zenbait irakasgai euskaraz ematea proposatu du Zelaak
Gaztelaniazko ereduko ikasleek euskaran duten «porrota» gainditzeko aurkeztu du neurria Hezkuntza sailburuak
Ikasketa guztiak datorren hilean Bolognara egokitzea espero du EHUk
Gobernu Kontseiluak baiezkoa eman dio 43 ikasketa sortzeari; 59 gradu onartu dituzte dagoeneko EHUn
Ekonomia
Ogasunei «lasaitua» emango die BEZetik itzuli behar zaien diruak
Espainiako Zerga Agentziak 456 milioi euro bueltatu behar dizkio Arabako Aldundiari, baina tramitea ez da berehala egingo Dirua hiru ogasunen eta Jaurlaritzaren artean banatu beharko litzateke
EAJk onartu du kontraesanak daudela Gipuzkoan
Jeltzaleek errenta zergako 400 euroko kenkaria kentzearen aldeko botoa eman dute Espainiako Kongresuan
Babestutako alokairua eskainiko die Jaurlaritzak etxea ordaindu ezin dutenei
Etxebizitza sustatzaileek 27.000 euroko laguntza jasoko dute etxea bost urtez alokatzearen truke
Erregulazioek 47.000 lagun utzi dituzte lanik gabe Hegoaldean
Maiatza arte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1.460 eskaera baimendu dituzte
Mundua
Politkovskaiaren hilketa argitzeko epaiketa berriz egitea erabaki dute
Errusiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du kazetariaren ustezko hiltzaileak errugabetu zituen epaia Fiskaltzak kasua irekitzeko eskatu du, epaiketan «arau-hausteak» egon zirela eta
Irango oposizioak bertan behera laga ditu protestak, errepresioaren beldur
Iraniarrak modu baketsuan kexatu ezin izateak Gobernua eroraraz dezakeela uste du Montazeri aiatolak
Nabi Berri izendatu dute bosgarrenez Legebiltzarreko buru Libanon
Gaur hasiko dituzte lehen ministroa aukeratzeko kontsultak; hark erabakiko du Gobernuaren osaketa
Afganistanen talibanen gotorleku bat bereganatu dute nazioarteko tropek
Ekintzaileak garaitu dituztela eta, herritarrei etxera itzultzeko eskatu diete soldadu britainiarrek
Luku bonbak desagertzeko konpromisoa benetakoa dela diote adituek
Ehun bat aditu bildu dira Berlinen, iaz onartutako itunari esker aurrera egindako pausoak aztertzeko
Gatibu hartu eta hiru urtera, Shalit askatzeko eskatu dute Israelen
Israelek bere presentzia militarra murriztuko du Zisjordaniako Ramala, Jeriko, Kalkilija eta Betleem hirietan
Atilio Boron.. Politologo argentinarra
«Menemismoaren jarraipen hutsa da Kirchnertarren eredua»
Igandean egitekoak dituzten Kongresurako hauteskundeetan ez du aldaketarik espero Boronek; Unescoren Jose Marti saria jaso berri duen irakaslearen iritziz, Argentinan ez dago alde handirik egungo gobernuaren eta oposizioaren jarreren artean.
Presidenteak armadaburua kargugabetu ostean, kalera irten da armada Hondurasen
Gorenak indargabetu egin du Manuel Zelaya estatuburuaren erabakia, eta kolokan jarri du haren gobernua
Indian ehundik gora lagun hil dira tenperatura altuen ondorioz
Orissa estatuan izan dira biktima gehienak; han 44 gradutik gorako tenperaturak izan dituzte azken egunetan
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
