Uematik irtetea salatu dute Zeanuriko bederatzi hautetsitik lauk
Ekaitz Goienetxea.
BilboUema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik ateratzea erabaki zuen Zeanuriko Udalak (Bizkaia), joan den martitzeneko udalbatzarrean, EAJk dituen bost zinegotzien aldeko botoekin. Udala osatzen duten gainontzeko lau hautetsiek -hiru independente eta EAko bat-, berriz, kontrako botoa eman zuten, eta EAJk Uematik irteteko gehiengo soila baliatu izana kritikatu zuten, atzo, Uemako presidenteagaz batera eskainitako agerraldian.
Adierazi dutenez, Zeanuriri Ueman egotea dagokio, herri euskalduna delako (euskaldunak %70 baino gehiago izatea da baldintza). Mankomunitatean egotea estrategikotzat ikusten dute euskararen normalizazio bidean, eta Uemara bueltatzeko ahalegina egingo dutela jakinarazi dute.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
