ANVko ekintzaileen omenezko oroitarria balez josi dute
Albertia egunera deitu dute, «ezin delako utzi neofrankistek diktaduraren biktimen oroimena ezabatzea»
Erredakzioa.
DonostiaBernabe Orbegozo 'Otarte' izeneko iritzi taldeak salatu duenez, Oiartzungo Aritxulegin, 36ko gerran hildako EAE-ANVko ekintzaileen aldeko oroitarria kalibre handiko balez josi dute. Leku horretan bertan, beste bi oroigarri ere suntsitu izan dituzte. Oharrean salatu dutenez, «uniformedunak» dira oroitarriak suntsitzearen erantzuleak. «Gerra zikinaren atentatua» dela esan dute, «azken finean oroigarria metrailatuta izan delako, eta harekin batera frankismoaren biktimei zor zaien duintasuna eta errespetua». Horregatik, deialdi berezia egin dute aurtengoan, Legution ospatzen den Albertia Eguneko hitzordura, uztailaren 5ean. «Ezin dugulako utzi neofrankistek diktaduraren eta genozidioaren biktimen oroitzapena ezabatzea».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
