Berria.info

Osteguna, 2010ko martxoak 18 -

Harian

Herensugea elefanteen lurraldean

Afrikako merkatuetan erruz sartzen ari da Txina; kontinentearen geopolitika aldatu du horrek, eta zalantzan da luzera onuragarria izango den edo arriskutsua.

Makiei omenaldia Nabaskozen.

Ollatekoak gogoan

36ko gerra amaituta, Francoren aurkako gerrillarien aldeko omenaldia egin zuen atzo Ahaztuak elkarteak Nabaskozen (Nafarroa), eta inguruko mendian garbitu zituzten sei lagunak gogoratu zituzten.

Euskal Herria

Anza «gerra zikinaren biktima» dela salatu dute milaka lagunek Donostian

Anzarekin zer gertatu den argitzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari, gertakarian «esku-hartze zuzena» duelako Ez etsitzeko eta «errepresioaren aurkako harresia» eraikitzeko deia egin dute

Abokatu bat, hiru preso eta beste bi lagun atxilotu dituzte

Presoen elkartasun batzordeetako kide bat eta espetxera bisitara joan diren beste lau pertsona ere atxiki dituzte, Huelvan Atxiloketak Guardia Zibilak egin ditu, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Rubalcaba: «Terrorismoa erauztea lortu ez izanaren nahigabea daukat»

ETAk kalte egiten duela esan du, baina laster «iraganeko kontua» izango den konfiantza daukala gaineratu du

Adiskidetzen laguntzeko bide orria prestatuko du Lokarrik

Bilbon, Gasteizen eta atzo Iruñean egindako itxialdietako gogoetekin, txostena aurkeztuko du laster

Euskal Herria euskal presoen argazkiekin «betetzera» deitu du Etxerat-ek, udarako

Argazkiak kenduta presoei ezartzen dieten «espetxe politika kriminala» ezkutatu nahi dutela salatu dute

«Sinbolo eta eskubideen» alde manifestaziora deitu dute Iruñean

Ezker abertzaleak antolatutako manifestazioa uztailaren 4an izango da, 18:30ean abiatuta

Euskal Herriko bainurako uren kalitateak hobera egin duela dio Bruselak

Oribazar eta Toña dira bainurako gutxieneko kalitate baldintzak betetzen ez dituzten hondartzak

A/H1N1 lehen gripe kasua antzeman dute Nafarroan

42 urteko gizonezko batek du gaitza, Iruñerrikoa da, eta ez da Mexikon egon, ezta AEBetan ere

Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen kooperatiba sortu dute

Irudi bakarra duen erakundea sortu dute, ikastolentzat eta gizartearentzat gertuagokoa dena

Uema 61 udalerrik osatzen dute dagoeneko

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean zazpi udalerri gehiago sartu dira Beran atzo eginiko Uema Egunean

Ekonomia

Neguko mobilizazioen aldean, jende gutxi bildu da Baionan sindikatuen protestan

Baionan Oldartu kolektiboa sortu dute ekintza zehatzak garatu eta langile mugimendua indartzeko asmoz

Lan teorikotik kale mobilizaziorako jauzia egin nahi du Herria Abianek

Lan ildoen artean, genero ikuspegia zeharkakotasunez txertatu beharra nabarmendu dute

Mundua

Ahmadinejadek «iruzurren bidez» irabazi duela salatu du Mousavik

Jarduneko presidenteak bozen %62,63 lortu ditu, eta haren aurkari nagusiak, Mir Hussein Mousavik, aldiz, %33,75 Ali Khamenei buruzagi gorenak emaitzak errespetatzeko eskatu die herritarrei

Israel aldetik kezkak eta Siriatik txaloak

Tel Aviveko agintarien iritziz, Ahmadinejad agintean geratzeak arriskuan jartzen du munduko segurtasuna

Garaileak, isilik, eta galtzaileak, suturik

Mir Hussein Mousaviren jarraitzaileak kalera irten dira Teheranen, beren iritziz Irango buruzagi gorenaren eta presidentearen iruzurra izan dena salatzera; segurtasun indarrek, ordea, gupidarik gabe erantzun diete.

LEKU-LEKUTAN - Arantxa Elizegi

Ikuskizuna ez da amaitu

Ipar Koreak ohartarazi du blokeoak «gerra ekintza gisa» ulertuko dituela

Nazioartearen zigor neurriak gaitzetsi, eta uranioa aberasten jarraituko duela iragarri du Piongiangek

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia