Harian
Lau hautagairen artean aukeratu beharko dute gaur 46 milioi hauteslek, eta horietatik bat bakarra ere ez da hasiberria Ekonomia arazoak dira herritarrak gehien kezkatzen dituen gaietako bat
«Lau urteotako politikarekin segituz gero, ekonomiak okerrera egingo du»
Mahmud Ahmadinejaden jarraitzaile sutsuenetariko bat zen Khoshtxehre hark kargua hartu zuenean; hiru hilabetera, ordea, baieztatu zuen harena proiektu populista besterik ez zela.
A/H1N1 birusa.
A/H1N1 birusak eragindako gripearen alerta bosgarren mailatik seigarrenera igo du Osasunerako Mundu Erakundeak; hala, XXI. mendeko lehen pandemia deklaratu du.
Euskal Herria
Bozetatik indarberrituta atera da ezker abertzalea, Otegiren arabera
Igandeko hauteskundeetan «gehiengo transbertsal» batek aldaketa politiko eta sozialaren alde egin zuela esan du Herritarren babesa «modu demokratikoan eta baketsuan» islatu dela nabarmendu du
Zenbatu gabeko 1.468 boto gehiago ditu II-HEk Hego Euskal Herrian
Boto baliogabeak berriz aztertzeko saioan egoteko eskubidea ukatzen ari zaiola eta, inpugnazioak aurkezten hasi da II-HE
EHAk, bere ustez, «oso emaitza ona» lortu du Europako bozetan
Etorkizunean alderdi abertzaleak elkarrekin batera aurkezteak are boto gehiago erakarriko lituzkeela uste du
Alfonso Alonsok uste du «garrantzitsua» dela II-HE legez kanpo uztea
«Terroristen konplizeei» ahotsa kendu behar zaiela uste du PPk Araban duen presidenteak
Lopezek «gardentasuna eta zorroztasuna» eskatu die gobernuko goi kargudunei
Diru publikoaren kudeaketan «iruzurrik» ez duela onartuko esan die Eusko Jaurlaritzako lehendakariak
Euskal herriaren ezagutzea hedatu nahi dute NBEn
Eragina handitzeko lanean hasia da Autonomia Eraiki, aurtengo aldiaren balorazioa eginik
Ez dute etsiko Jonen eta egiaren bila
Apirilaren 18az geroztik ez dago Jon Anzaren berririk. Bahiketaren hipotesiak gero eta indar handiagoa duela dio Askatasunak, eta mobilizaziora deitu du egia jakiteko
LABek, ezker abertzaleak eta Segik biharko manifestazioa babestu dute
AAMk salatu du hainbat komunikabidek «isildu» egin dutela Jon Anzaren desagerpenari buruzko informazioa
Euskararekin batera, Oion izango da Araba Euskaraz-eko protagonista
Ekainaren 21eko jaian Ttiki Ttaka euskara elkartea, Abel Enbeita eta Luis Mari Bengoa omenduko dituzte
Txantrean D ereduari eustea aldarrikatu dute Axular eskolakoek
Axularren aldeko ekimenetan parte hartu duten lagunak zoriondu ditu gurasoen elkarteak
Eugenio Mujikak ordezkatuko du Joseba Erkizia HABEko zuzendaritzan
«Helduen euskalduntzeak beharrezkoa izaten jarraitzen du», nabarmendu du
Bolognara egokitutako 13 titulu eskainiko ditu Bergarako UNEDek
2010. urterako beste 15 titulazio Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egokitzea espero dute
Alliot-Marie: «AHTaren proiektua ez dago zalantzan»
Kostaldea zeharkatuko duen bigarren trenbidea eraiki edo ez argitu behar da, Frantziako Barne ministroaren arabera
Garoñaren itxierari buruz eztabaidatuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean
Alderdi gehienen babesa dauka Garoña ixteko eskatzeko EAk aurkeztutako legez besteko proposamenak
Aiala Olarte.. Zuzenbideko lizentziaduna
«Zigor sistemaren azken aukera izan behar du espetxeak»
Espetxe zigorren ordez, gizartearen aldeko lanak ezartzen dituzte gero eta epai gehiagok, baina ez dago aplikaziorako baliabiderik.
Transexualitatearen lege proposamena eztabaidatuko dute Nafarroan
Udazkenean landuko duten proposamenaren bitartez transexualei dagozkien eskubideak aitortu nahi zaizkie
Sexu erasoa egin diote andre bati Santutxun, bigarrena astebetean
Donostia eta Madril lotzen dituen autobusa geratu behar izan dute, gizon batek eraso egin diolako emakume bati
EHGAMek salatu du langile bat kaleratu dutela transexuala dela jakin ostean
Kontratua igortzen hasi zenean konturatu zen jabea, eta kaleratu egin zuen, erasoak jasateko arriskua zuela esanda
Ekonomia
Gizarteratze errenta dutenak lan mundura sartu nahi ditu Jaurlaritzak
Adinekoak eta gutxitasunen edo menpekotasunen bat dutenak zaintzeko prestatuko ditu 300 pertsona Gizarteratze errenta jasotzen dutenen herena «enplegagarria» dela dio Zabaletak
Bizkaibuseko 28 langile kaleratuko dituzte hil amaieran
Langile batzordeak greba mugagabera deitu du uztailerako, kaleratutakoentzat konponbidea eskatzeko TCSA enpresari
Kudeaketarako gai ez izatea egotzi diote langileek Lapurbideri
Guztira 34 langileri eragingo dien enplegu erregulaziorako espedientea aurkeztu du Mutiloabeitiko enpresak
EBZk dio datozen hilabeteetan enplegu gehiago galduko dela
Ekonomia 2010 urte erdialdera arte ez dela hasiko suspertzen ohartarazi du Jean Claude Trichetek
Paper ekoizleek ez dute asmorik kaleratze handirik egiteko
Aurten fakturazioa %5-%8 artean jaitsiko dela iragarri dute, batez ere prezioen jaitsierak eraginda
Mundua
Peruren erabakien kontra egiteko protestan segituko dute indigenek
Basogintza eta nekazaritza jardueretarako legeak bertan behera uztea eskatzen dute, eta Kongresuak etetea baino ez du onartu Indigenen eta Gobernuaren arteko taldea eratzea onartu du Alan Garcia presidenteak
NATO Kosovotik tropak erretiratzen hasiko da datorren urtarrilean
Bi urteko epean, 15.000 militarretik 2.200era igarotzea espero du Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak
Mendebaldeko Saharan ere Marokoko udal bozak egitea salatu dute
Marokok bozak «lurralde okupatuan» egitea saihesteko eskatu dio Ban Ki-mooni Fronte Polisarioak
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
