Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:53

EUSKALHERRIA;2009-06-09;Milafranga, Lehuntze eta Hiriburuk AHTa gaitzetsi dute erreferendumean

Milafranga, Lehuntze eta Hiriburuk AHTa gaitzetsi dute erreferendumean

Aitor Renteria.

Milafranga

Lapurdin AHT abiadura handiko trenaren bide berririk ez dutela nahi adierazi zuten igandean Lehuntze, Hiriburu eta Milafrangak. Europako hauteskundeen karietara AHTari buruzko erreferenduma antolatu zuten hiru herrietan. Bozkatzeko eskubidea zeukaten 1.711 herritarretatik 613k bozkatu zuten Lehuntzen. 501 lagunek bozkatu zuten AHTaren kontra -bozen %82,2-. Hiriburuari dagokionez, 3.531 lagunek zeukaten bozkatzeko eskubidea eta 1.184k eman zuten boza. 1.089 lagunek deitoratu zuten AHT xedea, bozen %92,68 bilduz. Milafrangak adierazi zuen AHTaren kontrako gaitzespenik handiena. 1.676 lagunek zeukaten bozkatzeko eskubidea, eta 729 lagunek eman zuten boza. Horietatik 676 lagunek bozkatu zuten kontra, bozkazaleen %93,9k.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia