AHTaren inguruko galdeketak egingo dituzte gaur Mugerren, Lehuntzen eta Hiriburun
Erredakzioa.
BaionaAHT abiadura handiko trena nahi duten edo ez esateko aukera izango dute gaur Lapurdiko Mugerre, Lehuntze eta Hiriburun. AHTaren aurkako herri ekimenek antolatuta, egitasmoaren inguruko herri galdeketak izango dira. Lapurdin AHTaren ibilbidearen ikerketak bertan behera geratu diren aste berean egingo dituzte herri galdeketak hiru herrietan.
Michelle Alliot-Mariek, Frantziako Barne ministroak, asteon iragarri du bertan behera utzi dituztela Baiona eta Hendaia arteko AHTaren bideragarritasunaren inguruko ikerketak. Aurkako ahotsak izan dituen arren, erabakia berretsi egin du, geroztik, Alliot-Mariek. Espainiako Gobernuak kezka agertu du bertan behera uztearen inguruan, eta iragarri du kontuak eskatuko dizkiola Frantziako Gobernuari.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
