Harian
Hauteskundeen parte-hartzeak zehaztuko du aulki baten lortzeko gutxienez zenbat boto beharko dituzten hautagaitzek Behin-behineko emaitzak 20:30etik aurrera emanen dituzte estatuetako gobernuek
Normandiako lehorreratzea.
Atzoko egunarekin 1944an indar aliatuetako 156.000 soldadu sartu ziren Frantziara Normandiako kostatik; II. Mundu Gerraren amaieraren hasiera izan zen. Agintariek soldaduak omendu dituzte
Euskal Herria
Ramon Etxezarreta.. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
«PSEk aukera historikoa du, euskararen munduek etxeko senti dezaten»
Patxi Baztarrikaren politikari jarraipena emango diola adierazi du Ramon Etxezarretak, eta ahal bada orain arteko adostasunak zabaldu. Diru laguntzak ez direla murriztuko esan du, baina baliabide gehiago jartzea zaila izango dela aitortu, garai txarren ondorioz.
EAko hainbat kargudun publikok alderdiaren ildoa defenditu dute
«Jasandako akusazio faltsuak» ikusirik, EAren lan instituzionala babestu dute agiri batean
Epaimahaia ez da ohartu irainen akusazioa kenduta zegoela Beitialarrangoitiaren auzian
Akusazioa martxoaren 31tik kenduta izan arren epaimahaiak errugabetu egin du Hernaniko alkatea epaian
Manifestaziora deitu dute, Jon Anza non dagoen galdetzeko
Testuingurua kontuan hartuta, gero eta argiago daukate desagertzeak gerra zikinarekin zerikusia daukala
Ezezagun batzuek ertzain baten autoari su eman diote, Zornotzan
Erasoei aurre egiteko, segurtasun neurri sendoagoak hartzeko eskatu die ERNEk ertzainei
Herritar bat atxilotu, kolpatu eta mehatxatu egin dutela salatu du AAMk
«Hozkailuan» haren kontrako akusazioak dituztela esanez mehatxu egin zioten, astelehenean, Iruńean
Euskal presoen argazkiak «defendatzeko» deia egin du AAMk
Argazkiak kenduta «euskal preso politikoekiko elkartasuna» eten nahi dutela salatu du
Bide berriak bilatzen hasi da EKT, krisiei erantzuteko helburuarekin
2008ko jarduna irabazi txikiekin bukatu du EKTk, eta akziodunek aho batez onartu dute Administrazio Kontseiluak aurkeztua Aurtengo aurreikuspenak ez dira onak, krisien eragina areagotzen ari delako
«Diru laguntzak inbertsioa dira»
Sei urte bete ditu, EKTko lehendakari modura, Joxean Lizarribarrek. Zailtasunei aurre egiteko, beste negozio bide batzuk lantzeko eta bestelako diru laguntza politika sustatzeko eskatu du.
Askatasunez abortatzeko eskubidea aldarrikatu dute Bilboko kaleetan
Abortua Zigor Kodetik atera eta haurdunaldia osasun sare publikoan eteteko bermea eskatu dute talde feministek
Emakume bat bortxatu dute lau gizonezkok Bilbon
Ustezko erasogileetako bi atxilotu egin ditu Ertzaintzak; Bizkaiko Emakume Asanbladak erasoa salatuko du bihar
CSNri «kasurik ez egiteko» eta Garońa ixteko eskatu dute Aralar, EAJ eta ELAk
Zentralaren bizia hamar urtez luzatzeko, 50 milioi euroko inbertsioa egin beharko du Nuclenorrek
Hezkuntza Sailak Curriculumerako liburuen lehiaketa baliogabetu du
Tontxu Campos Hezkuntza sailburu ohiak kargua utzi baino hiru egun lehenago onartu zuen lehiaketa
Ekonomia
CAFek iaz lortutako kontratuei esker, «lanbide maila handiari» eutsiko dio
Trenak egiten dituen enpresak 4.137 milioi euroren eskaerak ditu, eta kontratuak lortzen segitzen du aurten ere
Langile bat hil da Cortesen, Renfeko geltokiko zutoin batetik erorita
Atzo goizaldean gertatu zen istripua, eta bost metrotik erori zela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak
Mundua
Agintean den alderdiak porrot egin du Irlandako udal hauteskundeetan
Herrialdean dagoen ekonomia krisi sakonagatik galdu du Brian Cowenek herritarren sostengua
Agintean den alderdia faborito da Luxenburgoko Parlamenturako bozetan
Jean-Claude Juncker lehen ministro denak irabazten badu, koalizio gobernua eratu beharko du
Eskuin muturrak gora egingo du Alemaniako hauteskunde federaletan
Alderdi Nazional Demokratak %10eko sostengua izan dezake zenbait hauteskunde barrutitan
Ozeanora eroritako airekoan zihoazen bi lagunen gorpuak erreskatatu ditu Brasilek
Atlantikora erori aurreko lau minutuetan 24 seinale igorri zituen hegazkinak anomalien berri emanez
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
