Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:48

euskalherria;2009-06-06;Emgann, An Aram au Patac eta Corsica Libera EHAren sostenguz. Herri gutxituen autodeterminazio eskubidea eskatu dute Bretainia, Korsika eta Okzitaniakoek

Emgann, An Aram au Patac eta Corsica Libera EHAren sostenguz

Herri gutxituen autodeterminazio eskubidea eskatu dute Bretainia, Korsika eta Okzitaniakoek

E. Bidegain.

Baiona

Euskal Herriaren Alde zerrendak Korsikako Corsica Libera, Bretainiako Emgann eta Okzitaniako Anaram Au Patac alderdien sostengua ukan du. Alderdi bakoitzeko ordezkaritza bat Baionan izan zen atzo. EHAk autodeterminazioaren eskubidea defendatzen duela eta, zerrenda horren aldeko boza eskatu zuten.

Emgann ez da aurkeztuko hauteskunde horietan. «Alderdi txiki gisa, Europako hauteskundeetan aurkezteak indar handia eskatzen du, emaitza gutxirentzat». Corsica Liberak ere ez du zerrendarik aurkeztu, «hauteskunde barruti handiegi baten barnean» dagoelako Korsika. Bere jarraitzaileek Berdeen edo NPAren alde bozkatuko dutela uste du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia