Mila lagunen atxikimendua jaso du EHA zerrendak
«Bestelako eredu ekonomiko baten aldeko botoa» eskatu dute, eta Europari «seinale politiko argia» emateko
Erredakzioa.
BaionaEuskal Herriaren Alde zerrendak mila bat lagunen atxikimendua lortu du. Horren berri eman zuten atzo Beñat Elizondo Urruñako hautetsi eta musikariak, Jeronimo Prieto LABeko kideak, Valerie Etxeberri CGTko kideak eta Garbiñe Eraso Askatasuneko kideak. Atxikimendua agertu duten guztien zerrenda ageri da www.bozkaabertzale.eu webgunean. Besteak beste, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariek eta Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Peio Serbielle kantariek eman dute beren atxikimendua.
«Aberastasunaren bidezko banaketa aintzat hartuko duen bestelako eredu ekonomiko eta sozialaren» aldeko botoa eskatu zuen Prietok. Ezkerreko balioen alde mintzatu zen. Erreferendumean, Europako Konstituzioari ezetz erran ondoan, Frantziak herritarren hitza «ez errespetatu» izana deitoratu zuen.
Ekainaren 7an iraganen diren Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan «seinale politiko argia» emateko deia egin dute EHAren sostengatzaileek. Seinale hori Frantziari eta Europari helarazi nahi diete. Horretarako, Euskal Herriaren Alde zerrendaren alde bozkatzeko deia berretsi zuten atzoko prentsaurrekoan bildu zirenek.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
