Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:47

mundua;2009-06-02;Pertsonaiak. ABORTUAK EGITEAGATIK HILA. GEORGE TILLER

Pertsonaiak

GEORGE TILLER

ABORTUAK EGITEAGATIK HILA

AEBetako mediku ezaguna zen George Tiller, Women's Health Care Services klinika ospetsuetako langilea zen, eta igandean mezatara zihoala hil egin zuen gizon batek. Hamaika eraso jasan izan ditu, abortuaren kontrako taldeek jomugan izan baitute beti. 1993an bi besoetan zauri larriak egin zizkion Rachelle Shannonek, eta 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da orain. Martxoan, legez kanpoko abortuak egiteagatik akusatu eta errugabe zela erabaki zuen epaitegi batek.

Abortatzeko eskubidea defendatzen duten taldeetakoa zen. 63 urte zituen, ezkondua zegoen, eta lau seme-alaba zituen.

A. M.



 

MILLVINA DEAN

'TITANIC'-EKO AZKEN BIDAIARIA



Titanic transatlantikoa 1912. urtean hondoratu zenean bederatzi aste zituen Millvina Deanek, eta atzo 97 urterekin hil zen Ingalaterran. Titanic-etik onik atera ziren 706 pertsonetatik bizirik zegoen bakarra zen.

Haren familiak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu nahi izan zuen bizi hobea lortzeko. Gertatutakoa gogoratzeko adinik ez bazuen ere, Titanic-ek bizitza aldatu ziola esaten zuen, hondoratu ez bazen estatubatuarra izango zelako.

A. M.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia