Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:40

euskalherria;2009-05-23;Helegiteak AHTaren Lemoa-Galdakao zatiaren desjabetzeen aurka

Helegiteak AHTaren Lemoa-Galdakao zatiaren desjabetzeen aurka

Erredakzioa.

Bilbo

AHTaren Lemoa eta Galdako (Bizkaia) zatiko lanak direla-eta Espainiako Gobernuak egin nahi dituen «nahitaezko» desjabetzeen aurkako helegiteak aurkeztu zituen atzo, AHT Gelditu! Elkarlanak, eta elkarretaratzea egin zuten Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren egoitzaren aurrean. «Desjabetze horietan ez da kontuan hartzen ondasun publikoen gainean denok dugula eskubidea, eta hori salatu nahi dugu». Gainera, proiektua eskatu diote Espainiako Sustapen Ministerioari, eta herritarren artean eztabaida zabaltzeko. «Parte hartzeko eta kontsultarako sistemen erabateko birplanteamendua eskatzen dugu, herritarrek halako proiektuen inguruko erabakietan eragina eta zeresana izan dezaten». Helegiteak jartzeko epea luzatzeko ere eskatu dute. «15 egun gutxi dira kaltetuek beren eskubideak egikaritzeko».

Bestalde, herenegun, AHTaren aurkako grebalari batzuek Zaratamo eta Basauriko San Migel (Bizkaia) arteko obrak gelditu zituzten, eta AHTak eragiten dituen «kalteak» salatu zituzten.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia