Harian
Prentsa idatziaren krisiari aurre egiteko egunkariek produktu ugari eskaini behar dituztela jakinarazi dute Varelak eta Partalek Irakurleengana iristeko era berriez jardun dute, «boterea» haiek hartu dutelakoan
Euskal Herria
Luis Beroiz.
Atzo hil zen Luis Beroiz, Andoni Beroizen aita. 2002tik, semea atxilotu zutenetik, kale erasoak leporatuta atxilotzen dituztenentzat justizia eske aritu da, berak bizitako ageriko bidegabekeriatik abiatuta.
Rubalcabari dimititzeko eskatu dio II-HEk, «zentzu gabe aritu delako»
Barne ministroak komunikabideak eta Auzitegi Gorena «era onartezinean» hertsatu dituela uste du koalizioak Ezker abertzaleko bozeramaileen babesa pozik onartuko duela jakinarazi du
Legea saihesteko saio oro zaintzen segituko dutela dio De la Vegak
Epaia berri ontzat jo dute abertzaleek, eta EAk iritzi dio «Europan barregarri» geratzeko beldurrak eragin duela
Jauregik dio «Euskadik herri gisa duen etorkizuna» Europan erabakiko dela
PSOEko hautagaiak esan du sozialistek «euskal ezkerraren interesak» defendituko dituztela Europan
Arrantzaleen «duintasuna» defendatuko duela dio Bilbaok
Euskal herritarren interesak ordezkatuko dituen «alderdi bakarra» EAJ izango dela dio hautagai jeltzaleak
Langileen interesak defendituko dituzte Aralarrek eta EAk
'Langileen Europa' lelopean abiatu du hauteskunde kanpaina Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak
EBk «ezker indartsua» eskatu du, «herrien Europa» eraikitzeko
Kontxi Bilbaok Europan neoliberalismoa babestea leporatu die PPri eta PSOEri
Jon Anza desagertu izana salatuko dute gaur, Hendaian
Jendarmeek Jon Anzaren etxea miatu dute Ahetzen; gaur, brigadak abiatuko dira Baionako geltokitik
Euskal Herrian eskubideak urratzen jarraitzen dutela salatu dute NBEn
NBEren herri indigenen batzarrean parte hartu du euskal ordezkaritza batek, eta Espainia haserrearazi du horrek
Oarsoaldeko sei gazte aske utziko dituzte, bermea ordainduta
Segiko kide izatea egotzita, auzipetu egin zituen Auzitegi Nazionaleko Grande Marlaska epaileak
Transgenikoak debekatuko dituen legea eskatu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Irene Pardo diputatuaren ustez, beharrezkoa da labore ekologikoak eta betiko eran lantzen direnak babestea
Hamar urteren buruan, Eibar-Gasteiz autobidea guztiz zabaldu dute
«Gipuzkoako inoizko obra publiko handiena» dela dio Markel Olanok, eta 25.000 ibilgailu hartuko dituela egunero
Bizkaiko emakumeen elkarteek azoka egin dute aste honetan, Bilboko Areatzan. Urte osoan ilusioz egiten dituzten jarduerak jendearen aurrean erakusteko eta elkarren berri jakiteko aukera izan dute emakumeek.
Bihar egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa, Iruńean
'Bizi euskal eskola' lelopean, Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoa arduratu da aurten jaia antolatzeaz
Alokairua eta zergak pagatzea lehenetsiko dute etxe babestuak adjudikatzean
Nafarroako Etxebizitza Eskubidearen lege aurreproiektuaren arabera, eskatzaileen errolda sortuko dute
Ekonomia
Sanzek eta Confebaskek berretsi dute greba «porrota» izan dela
Nafarroako Gobernuak, enpresaburuek, CCOOk eta UGTk mobilizazio politiko bat egitea leporatu diete antolatzaileei Aralarrek uste du CCOOk eta UGTk greba orokorra antolatu beharko dutela
LABek ez du parte hartuko etziko mobilizazioetan
Greben eta manifestazioen ostean, Ipar Euskal Herrian ekintza zabalagoak eta gogorragoak eskatu ditu
Casadok lidergoa indartu du UGT-Euskadiren X. Biltzarrean
Sindikatua datozen lau urteotan zuzentzeko aurkeztu zen zerrenda bakarrak botoen %64 eskuratu du
Juan Goienek Nafarroako UGTko idazkari karguan jarraituko du
Sindikatuak datozen urteetarako helburuak zehaztuko ditu Iruńean egiten ari diren kongresuan
Befesak dosierra aurkeztu du langileen %30entzat
Outokumpuko langileek espedientea salatzeko martxa egingo dute gaur Galdakaotik Basaurira
Hesseko Gobernuak aitortu du Magna dela Opel erosteko hautagai nagusia
Fiatek egindako proposamena espero zutenaren aldean «urrun» geratu dela azaldu du
Mundua
Errusiak eta EBk ez dute lortu segurtasun eta energia gaietan jarrerak gerturatzea
Errusiak Ukrainarekin izaniko gas krisia, Georgiarekin izaniko gerra eta NATOrekiko harreman haustea izan dituzte hizpide Ezertan ados jarri ez, baina «konfiantza» hartzeko balio izan duela jakinarazi dute
Alemaniako presidentetzari eustea espero du Kohlerrek
Parlamentuko bi ganberetako 1.224 kidek datozen bost urteotarako estatuburua aukeratuko dute gaur; lehia zorrotza da Jardunean den demokristauaren aurka, SPDk eta Die Linkek hautagai bana dituzte
Ipar Kaukasoko hainbat lekutan dolu eguna izan dute; urteotako saminak ez dira gutxi, baina historia ere ez dute ahazteko: Adigeen tragediatik 145 urte bete dira egunotan.
Somaliako armadak milizia islamistaren aurkako «gerra» hasi du Muqdishon
Erasoetan gutxienez 30 lagun hil dira, eta hiriburua urez estali duten uholdeetan dozena bat gehiago
Sobirania i Justicia jaio da, Kataluniako independentziaren alde egiteko
Denetariko pertsonen atxikimendua jaso du joan den asteartean sortutako plataformak; 817rena, hain zuzen
Galesera Cardiffeko Biltzarraren esku gera dadila eskatu dute
Galesko Arazoetarako Batzordea galeseraren inguruko kontuak Cardiffen esku uztea aztertzen ari da
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
