Berria.info

Osteguna, 2010ko martxoak 18 -

Harian

Normaltasuna, itxuraz bakarrik

Hezkuntza, hedabideak, gizartearen aurreiritziak… Hamaika esparrutan sexu joeraren araberako diskriminazioak bere horretan irauten duela salatuko dute gaur LGBT elkarteek.

Euskal Herria

Gorenak baliogabetu egin du Iniziatiba Internazionalista

11 epailek babestu dute erabakia eta 5ek aurka bozkatu dute, baina denek sinatu dute autoa aurkako boto partikularrik eman gabe Zerrendakide batzuek ezker abertzalekoekin harremanen bat izan dutela argudiatu dute

Oinarrizko eskubidea urratu dutela salatu dute abertzaleek

Rubalcabak esan du II-HEren helburu bakarra Batasuna Europako bozetara aurkeztea zela

Europara eraman nahi du EHAk ezker abertzalearen boza

EHAren boz bakoitza boza ematea debekatu dieten guztiei egindako omenaldia dela esan du Isabel Etxeberriak

II-HEk Konstituzionalean helegitea jarriko du, «ahal bezain laster»

Datorren astean Espainiako zein nazioarteko eragileen babesak jasotzeari ekingo diola iragarri du

Europan «inoiz baino indar handiagoa» erakutsiko dutela esan du Urkulluk

Euskal herritarren hitza eta kezkak Europara eramateko «ate» izan nahi duela adierazi du Izaskun Bilbaok

«Kultura eza» eta «Europaren aurka» joatea egotzi dio Irujok Mayor Orejari

Europako Batasunak «garapen soziala, ekonomikoa eta kulturala» ahalbidetu duela dio EAko kideak

Ehunka lagun atera dira tortura eta ilegalizazioaren kontra Iruñean

Proiektu politiko eta kultural guztiak garatzeko eskubidea eta tortura amaitzea exijitu dute

Giza eskubideen inguruko lan irizpideak zehaztu ditu EITBko zuzendaritzak

Radio Euskadi eta ETBko behin-behineko erredakzio kontseiluek salatu dute ez dutela haien iritzirik bildu

Egokia, ongi erabiltzen bada

Biharamuneko pilula errezetarik gabe eskura jartzeko erabakia jakin berritan, botikaren inguruko informazioa emakumeen artean zabaldu behar dela esan dute farmazialariek eta emakumeen eskubideen aldeko elkarteek.

Sanz: «Inork ez du geldituko lan hau»

Nafarroako presidenteak eta Espainiako Sustapen ministroak AHTaren hitzarmena sinatu dute

«Eragin kaltegarriak eta kontraesanak» salatu ditu AHT Gelditu! taldeak

Gaur herri kontsulta egitekoak dira Arbizun, Sakanan, hango herritarren iritzia jasotzeko

Gazumen parke eolikorik ez egiteko eskatuko dute gaur, erromeria batean

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta hamahiru udalek eskatu diote Jaurlaritzari egitasmoa bertan behera uzteko

Palestinari elkartasuna agertu eta Israeli boikota egitera deitu du Askapenak

Israelgo estatua sortu zenetik 61 urte bete direla gogorarazi dute, eta palestinarren egoera ez dela batere hobetu

Sahararen askatasunaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon

Mendebaldeko sahararren giza eskubideak errespetatzeko eskatu diote Marokori

Atzerritarren Legea arbuiatu dute dozenaka lagunek

Harresiak Apurtuz taldearen ustez, atzerritarren baldintzak okertu egingo ditu lege egitasmo berriak

Ekonomia

Langileen eskubideak indartuz soilik gaindi daiteke krisia, CCOOren ustez

Langileak kaleratzearen aurka protestatzeko eta ekoizpen eredu berria eskatzeko, manifestazioa egin zuen atzo Bilbon Sindikatu abertzaleek deitutako grebak «ezertarako ez» duela balioko uste du Sordok

Mundua

Tamil tigreak garaitu dituela aldarrikatu du Sri Lankako Gobernuak

Kostalde osoko kontrola bereganatuta, gerrillako buruak ez dutela inolako ihesbiderik jakinarazi du armadak Gatazkan jazotakoak argitzeko ikerketa independentea abiatuko duela dio EBk

Indian boterean den koalizioak aise irabazi ditu hauteskundeak

Kongresuaren Alderdiak bultzatutako UPA aliantzak alde handiz gailendu du BJP indar nazionalistaren koalizioa Lehen datuen arabera, Manmohan Singhek gobernuburu izaten jarraituko du

Begirada bat infernuari

AEBetako Gobernuak iragarri du bere esku dagoen guztia egingo duela Irakeko eta Afganistango espetxeetako gehiegikerien irudiak argitara ez ditzaten. Australiako SBS telebistak, ordea, dagoeneko plazaratu ditu batzuk.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia