Hilik aurkitu dute Anboton desagertu zen mendizalea, 15 metroan behera jausita
Erredakzioa.
BilboErreskate taldeek hilda topatu zuten atzo goizean Anboton (Bizkaia) desagertu zen mendizalea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, 11:30ak aldera aurkitu zuten 37 urteko gizonaren gorpua, Frailea inguruko ertz batean. Ortuellan (Bizkaia) bizi zen. Ertzaintzaren lehenengo hipotesien arabera, gizona hamabost metroan behera erori zen, eta bertan hil. Gorpua helikopteroz atera behar izan zuten, erreskatea egiteko inguru zailean baitzegoen.
Familiak astelehen goizean salatu zuen Ertzaintzaren aurrean gizonaren desagertzea. Igandean joan zen mendi ibilaldi bat egitera, eta ez zen gehiago etxera itzuli. Harrezkero, 80 bat lagun aritu dira haren bila, larrialdi zerbitzuetako kideak eta boluntarioak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
