Miranda Ebro eta Argantzun arteko AHTaren lanak lehiaketara atera dituzte
Sustapen Ministerioak lehiara ateratako lanak 12,8 kilometro ditu, eta 2,8 milioi euroko aurrekontua
Erredakzioa.
GasteizEspainiako Sustapen Ministerioak lehian jarri ditu Miranda Ebro (Burgos, Espainia) eta Argantzun (Araba) arteko AHT abiadura handiko trenaren lanak. Bi zatitan bereizten dira lan horiek: Miranda Ebro eta Armiñon artekoa bat, eta Armiñon (Araba) eta Argantzun artekoa bestea. Lehen zatiak 6,2 kilometroko luzera du eta 1,26 kilometroko zubibide bat egiteko egitasmoa biltzen du bere baitan. Bigarren zatiak 6,6 kilometroko luzera du, haietatik 2,25 kilometro tunel barruan egingo ditu bideak.
Lehiaketan jarritako AHTaren lanekin, Euskal Y-a Burgos eta Valladolidekin (Espainia) lotzeko egitasmoa bete nahi du Adif enpresa publikoak. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak «berri pozgarria» dela adierazi du. AHTarekin «euskal herritarrek Espainiako gainerako lurraldeetara eta Europara joan ahal izango dute azkar, eroso eta seguru».
Kontsulta Lizarrabengoan
Abiadura handiko trenari buruz duten iritzia galdetuko diete gaur Lizarrabengoako herritarrei (Nafarroa). Gaur zortzi, maiatzaren 17an, Arbizun egingo da, berriz, galdeketa. AHT Gelditu! Elkarlanak eskatu zuen bi herri horietan galdeketak egiteko, 300 herritar baino gehiagoren babesarekin. Arbizuko Udala eta Lizarrabengoako Kontzejua ere ekimenaren alde agertu dira, eta babestuko dutela jakinarazi dute: «Ezin dugu inposiziorik onartu, herriari hitza eman behar zaio».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
