Berria.info

Ostirala, 2010ko martxoak 19 -

Harian

Presevo, konpondu gabeko auzia

Serbiaren menpeko haran horretan albaniarrak dira nagusi; Kosovorekin bat egitea aldarrikatzen dute, nazioarteko planak mugak aldatzea debekatzen badu ere: albaniarren batasunerako borondatea inoiz baino handiagoa da Presevon.

Euskal Herria

Lehendakari izateko azken urratsa egingo du gaur Lopezek

Aurrekontua «ezohiko presarekin» gastatu nahi izatea leporatu dio PSE-EEk jarduneko gobernuari Hauteskunde programa betetzen saiatuko da EAJ oposiziotik, Urkulluk dioenez

Gonzalez Txabarriren gastuak argitzea ez dagokiola dio Gipuzkoako Diputazioak

Gastuen inguruko datuak jakin daitezkeen arren, Egaña foru diputatuak esan du ez dela «garrantzitsua»

Atarrabiako alkatea zigortzeko bidea ireki nahi du Nafarroako Gobernuak

Udaletxe alboan ikurrina jarri dute berriro, eta «berehala kentzeko» eskatuko dio Sanzen gobernuak epaitegiari

Zornotzako PSEk ez du 'Txiki eta Otaegi' izenaren aurka egin

Gai horrekin ez duela eztabaidarik sortuko adierazi du, baina izenari eusteko lanik ere ez duela hartuko

Arzalluz Espainiako bozei boikot egitearen alde da

Madrilek «karta jokoa hautsi» duela-eta EAJk Espainiako bozetan parte hartzeari uko egin beharko liokeela dio

Nomadentzako gunearen aurkako protesta Baionara eraman dute

Herritarren nahien aurka, prefetak aginduta gunea prestatu behar du Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkarteak

Trapagarango Udalak herrian erroldatu du Zugastietako ijito familia

Arazorik ezean, familia babes ofizialeko etxebizitzan sartzeko prest dagoela jakinarazi du Ijito Elkarteak

Delitu ekologikoak eta prebarikazioa egotzita epaituko dute Tomas Epalza

Babcock&Wilcox enpresako bost arduradun ere inputatuta daude, lindanoa biltzeagatik

Euskaraz bizi diren inguruak sortzera deitu ditu euskaldun guztiak EHEk Ondarroan

Euskaldunek hizkuntz eskubideak urraturik dauzkatela salatu dute Ondarroan, Hizkuntz Eskubideen Egunean

Ekonomia

Gehiengo sindikalak lantokietara eramango du gaurtik greba deialdia

Hilaren 21eko greba erregistratu zuten atzo ELA eta LABeko buruek Eusko Jaurlaritzan, eta gaur egingo dute Nafarroako Gobernuan Langileen defentsan «urrats erabakigarria» eegiteko eguna dela berretsi dute

Europako ekonomiak %4 egingo du atzera aurten

Iragarpenak belztu egin ditu Europako Batzordeak, eta 2010ean ere %0,1eko beheraldia iragarri du

Opelez jabetzeko eskaintza egin dio Fiatek Alemaniako Gobernuari

Munduko auto enpresa handienetan bigarrena sortu nahi du Sergio Marchionne Fiateko lehendakariak

Martxoan ia %30 jaitsi dira autoen matrikulazioak Hego Euskal Herrian

Renove plan berriari esker, Nafarroan beherakada askoz txikiagoa izan da, %7,4koa

Mundua

A/H1N1 gripeak milatik gora lagun kutsatu ditu 25 naziotan

Adituen iritziz, izurritea ahultzen ari da; Mexikon, esaterako, datu ofizialen arabera, ez da inor hil azken bost egunetan Erasokorragoa izan daitekeen beste piztaldi bat egon daitekeela ohartarazi du OMEk

«Ez dut ulertzen zertan gauden hemen»

Hong Kongen hiru euskaldun berrogeialdian daude; A/H1N1 gripearen sintomak ez badituzte ere, hala jarraituko dute ostirala bitarte. Gurutzetan gripeagatik gaixo zegoen gaztea, berriz, etxera bidali dute.

Eskuinerantz egin du Panamak bozetan

Behin-behineko datuen arabera, Martinellik botoen %60,37 lortu eta agintetik kendu ditu sozialdemokratak

Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, koalizioko kideen sostengua galduta

Armadaburua kargutik kendu nahi izan du Prachandak, baina presidenteak jardunean jarraitzeko agindu dio

Pakistango borroketan hamar ekintzaile taliban eta hiru soldadu hil dira

Bake akordioa hautsi izana egotzi diote elkarri Islamabadek eta buruzagi talibanek

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia