Harian
Supersurreko zati luzeenaren erdia egin dute, eta 2011n zabalduko dute
Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du espero bezala doazela lanak, eta iragarritako garaian irekiko dutela lehen zatia, 2011ko apirilean Talde ekologistek salatu dute leku batzuetan ez direla ari betetzen ingurumen baldintzak
'Axuri beltza'.
Bihar beteko dira berrogei urte Donostian 'axuri beltza' dantza estreinatu eta berreskuratu zutenetik, Jaurrietako neska-dantza kantatuan oinarrituta; oihartzun eta eragin handia izan du gero.
Euskal Herria
Jose Antonio Pastor.. PSE-EEren legebiltzarkide taldeko bozeramailea
«PSEk eta PPk lortu dugun ituna salbuespeneko egoera da»
«Salbuespeneko egoera demokratikoari» erantzuten dion ituna da PSE eta PPren artekoa, Jose Antonio Pastorren ustez. Baina iraungo duela uste du. Denbora gutxian gauzak «hobeto funtzionatzen» hasiko dira.
Otegik dio M-21eko grebak herritarren aldaketarako nahia erakutsiko duela
Ezker abertzalearen erronka aldaketa gauzatu ahal izateko «estrategia eraginkorra» egitea da
Lopezen gobernua ez dela «batere sinesgarria» dio Iñigo Urkulluk
PSE-EE Espainiako Gobernuaren interesen alde eta PPren menpe arituko dela salatu du buruzagi jeltzaleak
Torturaren aurka manifestaziora deitu dute Iruñean maiatzaren 16rako
Iruñerrian abuztutik izandako hogei gazteren atxiloketak salatu dituzte agiri batean 41 taldek
Ibon Meñika presoa gose greban dago Langraizen dagoenetik
Arabako espetxean ezarri dizkioten bizi-baldintzen aurkako protesta gisa utzi zion jateari, ostiralean
Hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak genero indarkeria egotzita
Gasteizen eta Bilbon izan dira atxiloketak, eta bi kasuak kalean gertatutako erasoen ondorioz izan dira
Irakasleak trebatzen hamar urtez
Uztailaren 1etik 3ra izango dira Hik Hasi egitasmoaren Udako Topaketak. Antolatutako 31 ikastaroen artean, euskararen erabilerari eta ahozkotasunari jarriko diote arreta berezia.
Hizkuntz Eskubideen Eguna, gaur, Ondarroan
Euskaraz bizi diren guneak babestu beharra nabarmenduko du Euskal Herrian Euskaraz-ek
Mundua
Pandemia arriskua txikia dela dio OMEk, gripea Asiara iritsi den arren
Asiako hego-ekialdean sortzen da urtero ohiko gripearen aldaera berria, eta A/H1N1 birusa ere han eralda liteke OMEren arabera, 24 orduan bikoiztu egin da gaixo kopurua: 615 dira jada kutsatutakoak
Bizirik irten, baina ezin bizi
'Nargis' zikloiak duela urtebete hondatu zuen Myanmarko hego-ekialdea; 138.000 lagun hil eta 2,4 milioi aterperik gabe utzi zituen. Agintean diren militarrek ezer gutxi egin dute biktimen alde.
Sri Lankako armadak ospitale bat bonbardatu eta 64 lagun hil ditu
Kolonbok gezurtatu du tamil gerrillak zabaldu duen albistea; satelite irudiek, baina, horrela izan dela frogatu dute
Afganistango Legebiltzarrak onartu eta Hamid Karzai presidenteak sinatu berri duen Familiaren Legeak eztabaida sortu du Besteak beste, senarraren sexu eskaerak betetzera derrigortzen ditu emakumeak
Fauzia Koofi.. Afganistango diputatua
«Emakumeak eta haurrak joko politikoen biktimak dira»
Hamid Karzaik emakumeen eskubideak bestelako helburuen mesedetan sakrifikatu dituela uste du Legebiltzarreko Behe Banberako eledunordeak
Gaurko bozetatik garaile aterako den presidenteak pobreziari eta segurtasun ezari egin beharko die aurre
Gaza hegoaldea bi egunez bonbardatu eta bi palestinar hil ditu Israelek
Mugaren azpian palestinarrek armak sartzeko egindako tunelak suntsitu asmo zuela esan du Israelek
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
