Jaurlaritzak AHTaren beste bi zati eraikitzeko eskaintza egin du
Beasain eta Legorreta arteko zatiak eraikitzeko, 122,5 milioi euroko aurrekontua erabiliko du
Erredakzioa.
GasteizEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Garraio eta Herri Lan Sailari Beasain eta Legorreta (Gipuzkoa) arteko AHTaren bi zatiak eskaintzeko. Zati horien lanetarako 122,5 milioi euroko aurrentua onartu du. Herri horietako zatiak gaur egun eraikitzen ari diren Ordizia eta Itsasondo (Gipuzkoa) zatiarekin lotuko dira. Guztira, 10,4 kilometro izango dituzte zati horiek.
Beasaingo zatiak hiru tunel eta bi biadukto izango ditu 1.872 metrotan. Horietatik, 1.015 metro tunelek osatuko dute; Arriarango, Itolako eta Loinazko tunelek, hain justu. Zubibideek Zabalondo erreka eta GI-2635 eta GI-3192 errepideak zeharkatuko dituzte.
Beasaingo zatiak 44,5 milioi euroko aurrekontua du. Kopuru hori aurten hasi eta 2012ra arte joango dira banatzen.
Legorretako zatia
Itsasondotik, Legorretatik eta Tolosatik igaroko da Legorretako zatia, eta guztira, 3.585 metroko luzera izango du. Zatiak izango dituen bi tunelak batzeko, beste tunel artifizial bat eraikiko dute, 93 metrokoa.
Horretaz gain, bi biadukto izango ditu: bata, Zubina errekaren eta GI-4471 errepidearen gainetik; eta bestea, Lasarte eta Ugaran erreken gainetik. Lehenengoak, 144 metro izango ditu, eta bigarrenak, 382. Zati hori eraikitzeko, 78,1 milioi euroko aurrekontua onartu du Eusko Jaurlaritzak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
