Berria.info

Asteartea, 2010ko martxoak 16 -

Harian

Europara bidean

Europara begira jarri dira alderdi politikoak. Hil honen amaierarako erabaki beharko dituzte beren zerrendak, ekainaren 7an egingo diren bozetan parte hartu nahi badute.

Fertiladour SA.

Saltegi erradioaktiboa

Bokalen, Fertiladour enpresa izan zen tokian, supermerkatu bat eraiki nahi dute, baina lur hura oraino ere kutsatua dela salatu du CADEk. 14.000 milioi urte behar lirateke kutsadura berez desagertzeko.

Euskal Herria

Fiskaltza ezker abertzaleko balizko hautagaitzak ikertzen hasi da

Guardia Zibilari txostena eskatu dio, Europako hauteskundeetan parte hartzeko zerrendak osatzen ari den jakiteko Ikerketa horietan Espainiako Poliziak ez duela laguntzen esan du Conde-Pumpidok

Zapateroren eta Rubalcabaren azalpen eske

Mariano Raxoi PPko presidenteak argi dauka «arazo larri bat» badagoela eta berehala konpondu behar dela

Legorbururen etxea eta hark lan egin zuen taberna arakatu dituzte Gasteizen

Itxaso Legorburu atxilotu zutenean ihes egin zuen beste ustezko etakide baten bila dabil Frantziako Polizia

BEGIRADAK - Ainhoa Larrañaga.

Krisia, giltza eraldaketarako

«Muturreko» jarrerak baztertzeko eta itunak bilatzeko eskatu dio PSEk EAJri

Pastorrek ohartarazi du sozialistak ez direla jeltzaleen atzetik «negarrez» ibiliko babes bila

Jauregik dio Europara joan arren ez duela Espainiako politika utziko

Europara joatea «erronka» dela dio, eta ukatu egin du alderdiarekin haserre dagoenik

UPDk Patxi Lopezen aldeko botoa emango du inbestidura saioan

«Etikagatik eta demokraziaren defentsagatik» babestuko du UPDk PSEren hautagaia

Aralarrek proposatu du diputazioek ematea laguntzak presoen senideei

Jaurlaritzak laguntzak kenduta sortuko den «egoera bidegabea» konpondu egin behar dela dio alderdiak

Presoen senideak «epaiketa gabe» zigortzen dituztela salatu du Etxerat-ek, biran

Mobilizazioak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, sakabanaketaren aurkako biraren barnean

Nafarroako 700 emakumek abortatu zuten iaz, haiek erabakita

«Abortu bakar bat» izateak prebentzio programen «porrota» adierazten du, Maria Kutzen ustez

Rodezno Kondea plazari izena aldatzeko helegitea jarri du NaBaik auzitegian

'Rodezno Kondearen plaza' izena aldatzea onartu zuen alkatetzak, baina bertsua jarri zion: 'Rodezno Kondea plaza'

Barañain eta Iruñeko udalen aurkako kexa aurkeztu diote liburuzainek Arartekoari

ASNABIk salatu du BERRIA eta 'Gara' ez erostea liburuzainen lanaren kontrako «gehiegikeria» dela

Finlandiako eredua oinarri duen titulua eskainiko du MUk

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduak egungo hezkuntza ereduarekin hausten duela adierazi dute

Ekonomia

Lan egin eta, gainera, dirua galdu

EHNE, ENBA eta UAGNko kideek esnearen prezioa jaitsi izana salatu dute Madrilen eta Donostian egindako protestetan Nazioartetik datorren esnea kontrolatzeko eskatu diote nekazariek Gobernuari

Greban segituko dute Sabecoko langileek, «azkenera arte»

Errenteriako supermerkatuko 52 beharginek sei hilabete daramatzate mugagabeko greban

M-21eko greba deialdia «inoizko xelebreena» dela iritzi dio Casadok

Helbururik gabeko deialdia dela iritzita, beste proposamen batzuk egin ditu UGTk krisiari aurre egiteko

Igeltsero bat hil da Bilbon, karga-altxagailu batek harrapatuta

Aurten Euskal Herrian hildako 21. langilea da ELA eta LABen arabera, eraikuntzako zazpigarrena

Pentsioen sistema bermatuta dagoela esan du Corbachok

Ukatu egin du Gizarte Segurantzaren soberakina urte gutxian agortzeko arriskuan dagoela

Mundua

Errusiak «terrorismoaren aurkako operazioa» amaitu du Txetxenian

Duela hamar urte abiarazi zuen Vladimir Putin presidente izandakoak gerrillari independentisten aurkako borroka «Terroristak garaituta», Txetxenia herrialde «egonkorra» dela dio Moskuk

Droga trafikoaren kontrako bere plana aurkeztu du Obamak Mexikon

Armen legez kanpoko eraman-ekarria ere amaitzeko laguntza eskatu dio Calderon presidenteak

Obamak ez du Guantanamoko arduradunen kontrako neurririk hartuko

Espetxea ixteko agindua eman ostean aurrera begiratu behar dela esan du AEBetako presidenteak

Evo Morales hiltzeko plana zapuztu duela dio Boliviako Gobernuak

Poliziak hiru atzerritar hil ditu tiroz, presidentearen kontrako atentatua egitekoak zirelakoan

Gatazka konpontzeko bidea estatu palestinarra sortzea dela esan diote AEBek Israeli

Israelek ohartarazi du denbora behar duela Palestinaren inguruan bere politika prestatzeko

Nazioarteko ikuskatzaile nuklearrek Ipar Koreatik alde egin dute

NBEk satelitea botatzea kondenatzeagatik kanporatu ditu energia atomikoaren bi ikuskatzaileak

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia