Berria.info

Astelehena, 2010ko martxoak 15 -

Harian

Unibertsitate publikoei neurri zorrotzagoak ezarri dizkiete Bolognara egokitzeko

Ikasle gutxi dituzten titulazioak beste modu batera antolatuko dituzte unibertsitateek, ikasketa berriak eskaini ahal izateko Unibertsitateen baliabideen arabera aplikatuko da Bolognako prozesua

Kurdistan Adierazpen askatasuna.

Ez dute isilarazi

Turkiako auzitegi batek itxi egin du estatuan kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra; 'Azadiya Welat' hilabetez ixtea agindu du, baina izena aldatu eta beste egunkari bat sortu dute kazetariek.

Euskal Herria

Etxerat-ek dio estatuek darabilten «erailketa geldoa» dela sakabanaketa

Euskal presoak sakabanatzeko politikaren aurkako martxa hasi du Etxerat-ek Gasteizen, Natividad Junco gogoan izanda Etxaburuk dio sakabanaketa Euskal Herrian dagoen «elementurik bortitzena» dela

Ostegunean Iruñeko martxan parte hartzera deitu dute senideek

Duela 20 urte hasi zen sakabanaketa politika, eta, denera, hamasei senide hil dira presoak bisitatzera zihoazela

Madina izanen da PSOEko idazkari nagusia Kongresuan, Jauregiren ordez

Kargu berria «ohore handiz» hartu du, eta beretzat «erronka interesgarria» izanen dela adierazi

PSE-EEko gobernuarekin hitz egitea zaila izango dela dio Otegik

Sozialistek PPren babesa jaso dutenez, elkarrizketa urrunago ikusten du ezker abertzaleko kideak

Rubalcabak dio ETAren mehatxuak gero eta gutxiago betetzen direla

Zapaterok argi utzi du ez zaiola «kuraiarik» eskastuko talde armatuaren aurka borrokatzeko

Egibarrek uste du PSEk eta PPk legegintzaldi osoa iraungo dutela

ETAren azken agiriak gizarteari errespetu «eskasa» erakusten diola adierazi du GBBko presidenteak

Zigor Goikoetxeak ukatu egin du Marisa Arrue PPko zinegotzia mehatxatu zuela

Getxoko San Lorenzo azokan Arrueri mehatxu egitea egotzita epaitu dute, sei urteko kartzela eskaera aurrean duela

Parisko Fiskaltzak Ekaitz Sirvent espetxeratzeko eskatu du

Helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea eta dokumentuak faltsifikatzea egotzi dio

ABko Menane Oxandabaratz aurkeztuko da Jose Boveren zerrendan

EAJk zerrenda propioa aurkeztuko du Ipar Euskal Herria hartzen duen Europako bozetarako eremuan

Hilda aurkitu dute mendizale bat Aralarren, Malloetan erorita

Eguzkiarekin elurra urtzen hasi dela-eta kontuz ibiltzeko abisua eman du Euskal Mendizale Federazioak

Hilik eta larri zauriturik ez da izan errepideetan Aste Santuko zubian

Nafarroako Foruzaingoa kontrol bereziak egiten aritu da oporraldian, eta 255 gidari salatu ditu azkarregi joateagatik

Nieves Alen.. Elikaduran aditua

«Kolesterola lehen adinekoen arazoa zen, baina orain haurrena ere bada»

Ezinbestekoa da odolean kolesterol kopuru bat izatea, baina arazo larria bihur daiteke gehiegi izanez gero.

Ekonomia

«Frontismo politikoa» deritzo Sordok maiatzaren 21eko grebari

Batera aritzeko «beste aukera bat galdu» dutela ohartarazi die Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak sindikatu abertzaleei Krisiaren «errudunak salatzeko» protesta antolatu dute Bilbon maiatzaren 16rako

Uralitak Zanbranako lantegia itxiko du

Hegalen jarri dute indarrean espedientea, eta urriaren 30era bitartean ez dira lanera joango

Datu ekonomiko txarrek ilundu egin dute AEBetako agintarien baikortasuna

Bere planari esker kontratazioak eta maileguak handitzen ari direla ziurtatu du Barack Obamak

Mundua

Ipar Koreak programa nuklearra berriro abian jarriko duela iragarri du

Yongbyongo zentraletik begiraleak bidali, eta IAEArekin harremanak eten ditu ; nazioarteko hizketaldietara ere ez da joango Mehatxuak egiteari uzteko eta bide okerretik ez joateko eskatu dio Etxe Zuriak

Pakistango Swat barrutian lege islamikoa ezartzea onartu du Asif Ali Zardarik

Parlamentuak eta talibanek bake akordioa hitzartu dute, indarkeria bukatzeko asmoz

Ezkontzeko asmoz ihes egindako bikote bat hil dute talibanek

Afganistanen ez zegoen ongi ikusia bien arteko harremana; neska sunita zen eta mutila, berriz, xiita

Homosexuala dela egotzita, kartzela zigorra ezarri dio iman bati Marokok

Hiru hilabetez egon beharko du kartzelan, eta, horrez gain, 90 euroko isuna ordaindu beharko du

Espioitza leporatuta, kazetari bat epaitzen hasi dira Iranen

Joan den urtarrilean atxilotu zuten AEBetako kazetaria, eta orduz geroztik Evingo kartzelan dago

Domino partidako espioia

Otsailean atxilotutako Conrado Hernandezi Espainiako zerbitzu sekretuei informazioa ematea eta aberria saltzea leporatzen diote. Euskal enpresen eta Kubako Gobernuaren arteko lotura zen.

Barack Obamak blokeoaz ezer esan ez izana salatu du Fidel Castrok

Buruzagi kubatarraren arabera, «uharteak ez ditu inoiz eskuak luzatuko limosna eskatzeko»

Abenduan hauteskundeak egitea baimenduko duen legea onartu dute Bolivian

83 artikulu ditu legeak, eta oposizioarekin hitzartu du Moralesek; ondoren, Kongresuak onartu du

Mafia L'Aquilako berreraikitze lanez balia daitekeela ohartarazi dute

Batzorde berezi bat osatzea proposatu dute 'Ndrangheta' eta Camorraren esku-hartzea ekiditeko

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia