Berria.info

Ostirala, 2010ko martxoak 19 -

Harian

Udaberria gerrilla kurduan

PJAK Kurdistanen Libre Bizitzeko Alderdia gerrillarekin izan da BERRIA, Kandil mendi eremuan, udaberriaren etorrerarekin bat Mugaz gaindi Irango estatura sartzear den emakume komando batek egin digu harrera

Belgikako etorkinen auzia.

Paperik ez, bizirik ez

Belgikan, 100.000 lagun inguru bizi dira, gaur egun, paperik gabe. Bertan sustraiak dituztenak erregularizatzearen alde borrokatzen dira hainbat giza talde; herritar soil askoren jarrera, baina, uzkurragoa da.

Euskal Herria

«Euskadi inoiz izan den aberri sendoena da», dio Ortuzarrek

Igandeko Aberri Eguna aldarrikapen eguna dela esan du EAJren BBBko buruak, «egin beharreko urratsak daudelako» Euskal gizarteak ez duela egindako bidean «atzerapausorik onartuko» ohartarazi du

Indarrak batzera deitu dute Aralarrek, ABk eta EAk

Aberri Egunaren ordez «Euskadiren Eguna» ospatzea proposatu du Mikel Aranak, «guztiok ospatu ahal izateko»

Julen Aginako.. Ezker abertzaleko kidea

«Ereiteko unea da eta ez dut zalantzarik herriak fruituak jasoko dituela»

Bidea prestatzeko garaia dela uste du ezker abertzaleak. Aldaketa sustatzeko eta unea iristen denerako prestatzeko garaia. Burujabetza eta independentziaren aldekoen elkarlana du horretarako oinarri.

Bakerako, bi eskaera soilik

Columbia Unibertsitateko aditu talde batek Konpondu ekimenaren 2008ko foroak aztertu ditu, eta eskaera nagusiak indarkeriaren bukaera eta negoziazioa direla nabarmendu.

Paueko Laborantza Ganbera EHLGren auzitik atera da

Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aurkako helegite auzia prokuradorearen esku uztea erabaki du

Nagore Laffage erailtzea leporatuko dio Fiskaltzak ustezko hiltzaileari

Delitu hori leporatzeko nahiko froga badagoela dio; egun horretan Laffagek larrialdietara deitu izana, adibidez

LEIHATILA - Nerea Elias

Argudio zientifikoak

Meategia babestutako gunean

Europako Batasunak Zainketa Bereziko Gune izendatu zuen Aldude mendia. Orain, gune hori kolokan dago, Magnesitas Navarras SA meategi bat jartzekotan baita han.

Ekonomia

Errioxa ardoen salmenta %17 jaitsi da iaztik, erreserba eta onduena nagusiki

Araba eta Nafarroako upategietan jatorri izeneko 84 milioi litro ardo ekoitzi zituzten iaz, guztiaren heren bat

Ardo ekoizpenari eutsi zitzaion iaz munduan

Europako Batasunean atzera egin zuen, 2007an baino 3,7 milioi hektolitro gutxiago ekoitzi zirelako

Mundua

Nuklearren auziaz hitz egiteko nazioartearen gonbita onartu du Iranek

Uranioa aberasteko ahalmen handiagoko bi zentrifugagailurekin egindako probek arrakasta izan dutela iragarri du Teheranek Energia nuklearra garatzeko eskubidea aldarrikatu du beste behin Ahmadinejadek

Scotland Yardeko bigarrena agintetik at, isilpeko datuak agerian utzi ostean

'Terrorismoaren' aurkako sarekada aurreratu behar izan dute, eta hamabi lagun atxilotu dituzte

Egiten ari diren lana eskertu die Italiako presidenteak erreskate taldeei

Banketxeek hipotekak ordaintzeko eskatu dietela salatu dute Abruzzo eskualdeko lurrikararen biktimek

90 emakume bortxatu eta 180 lagun hil dituzte Kongon gerrillariek eta soldaduek

Gatazkatik ihes egiteko 250.000 lagunek baino gehiagok etxea utzi dutela jakinarazi du Intermon-Oxfamek

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia