Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:08

EUSKALHERRIA;2009-03-28;Barakaldoko erreforma plan berezia baliogabetu du epai batek, auzo elkarteen eskariz

Barakaldoko erreforma plan berezia baliogabetu du epai batek, auzo elkarteen eskariz

Erredakzioa.

Bilbo

Barakaldoko Udalak (Bizkaia) garatu gura zuen Barne Erreformako Plan Berezia (PERI) baliogabetu egin du EAEko Justizia Epaitegiak, «183.310 metro koadroan baino gehiagoan eraiki nahi zuelako». Hainbat auzo elkartek aurkeztu zuten PERI delakoaren aurkako helegitea, eta auzitegiak arrazoia eman die. Planak ez ditu betetzen ez orube kutsatuei buruzko legeak, ez Babes Ofizialeko Etxebizitzen aurreikuspenak, ezta Hirigintza Planean ezarritako eraikitze mugak ere. Azken hori da auzitegiak baieztatu duena. Elkarteak pozik agertu dira erabakiarekin, baina «deitoratu» egin dute ingurumen aldarrikapenei erantzun ez izana. Udalak errekurtsoa aurkeztuko du, baina, dioenez, planarekin jarraituko dute, «aldaketa barik, testuaren kontraesanak zuzenduta».

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia