Euskarazko produktuetara diru gehiago bideratuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Erredakzioa.
DonostiaEuskarazko produktuentzako eta euskararen erabilera sustatzeko produktu eta hedabideentzako laguntzak %5,4 handitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta guztira hiru milioi euro baino gehiago emango ditu horretarako. Hedideetara 1,2 milioi euro bideratuko ditu, 2008an baino %8 gehiago. Aldizkariei gastuak ordaintzeko eta inbertsioetarako emango die dirua; tokiko telebistei, berriz, produkzio gastuetarako. Euskarazko produktuetarako 450.000 euro jarriko ditu, bereziki haur eta gazteen aisialdi produktuetarako. Orobat, Diputazioak diruz lagunduko ditu udalen euskara sustatzeko planak, euskara bultzatzen duten elkarteak eta itzulpengintzan praktikak egiteko bekak. Gainera, diru laguntzak emango dizkiete euskara sustatzen duten erakundeen berrikuntza planei.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
