Berria.info

Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 07:52

EUSKALHERRIA;2009-03-05;Irudia. Sartaguda. AMAITU DUTE MEMORIAREN PARKEA

Irudia.

Sartaguda

AMAITU DUTE MEMORIAREN PARKEA

Duela bost urte hasi ziren Sartagudan (Nafarroa) Memoriaren Parkea eraikitzen, eta atzo amaitu zuten Jose Ramon Andaren eskultura jarriz. Parke horren helburua Espainiako gerran eta frankismo garaian fusilatu zituzten 3.000 nafar inguru gogora ekartzea da. Andaren artelanak lau metroko garaiera du gutxi gorabehera, eta ate baten itxura dauka. Obra horren bitartez, Sartagudara joaten direnei Memoriaren Parkera sartzeko gonbita egiten die artistak.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia